Erne otsoarekin

Kwiatkowski munduko txapeldunaGaztea den arren, erronkari erronka ari da Kwiatkowski. Joan den urtean, Eroica irabazten ekin zion denboraldiari eta Munduko Txapelketa poltsikoratu zuen irailean. Hortaz, mailot bereziarekin ari da lehiatzen 2015ean lasterketetan, ortzadar maillot mitikoarekin hain zuzen ere. Bada Etixx-Quick Stepeko txirrindulariak erronka polita du parez pare egunotan: Euskal Herriko Itzulia irabaztea. Orain artean, sekula ez du lortu munduko txapeldunak Itzulia irabaztea. Aurten bai? Oso aparte ez dela ibiliko dirudi. Continue reading “Erne otsoarekin”

Protagonismo kontua

Txirrindulari askok protagonista izan nahi zuten atzo. Ihesaldi potoloa osatu zen etapako lehenengo zatian, sarrera-irteera askorekin. Sailkapen orokorreko gizonek protagonismoa bereganatu zuten geroago, azken igoeran, baina azkarregi galdu zuten. Gutxi iraun zuen euren momentuak. EITBko moto gidari bat ere zorigaiztoko protagonista izan zen, etapa hasi baino lehen istripua izan zuelako. Zorionez, onik dago. Baina azkenean, protagonista bakarra izan zen. Hain zuzen, protagonismoa eskuratzeko aukera bakarra joan zitzaiola uste genuena: Ben Swift.

Bi esprint izan ditu aurtengo Itzuliak, eta atzokoa ia ustekabean. Egia da Oricako esprinterrik gabe aritu zela Swift, baita bost mendateren ostean irabazi duela ere. Irribarre egiteko arrazoi bat emango zion behintzat Swiftek Sky taldeari, denboraldi hasiera zalapartatsu honetan. Esan bezala, Tinkoff-Saxok eta Movistarrek, hau da, faboritoen taldeek, lanean jarri zirenean, ihesaldiaren ametsari amaiera jarri eta sailkapen orokorrari begiratzera behartu gintuzten. Hori nahi genuen, seguruenez. Baina hala ere, ezer gutxi iraun zitzaigun pozak. Hainbeste itxaron behar izaten denean…

Continue reading “Protagonismo kontua”

Tony Martinen erakustaldia Valverdek hortzak erakutsi dituen egunean

VUELTA_foto960_EFE

Ikuskizun ederra eskaini digu gaurkoan ere Itzuliko 2. etapak: Iparraldeko errepide bazterretan bildu diren zaletuek Tony Martinen erakustaldia bertatik bertara ikusteko aukera izan dute. Ziztu bizian pasa da Urdazubi inguruko zaletuen begien aurretik alemaniar txirrindularia. Beno,  txirrindularia, hura zela jakin badakigulako. Ze zaldia ere izan zitekeen, edota 5etako espresoa. Hura zen abiada. Erasoa jo eta segundu bakar bat ere jateko gai ez da izan tropela, amaiera aldera, OPQSekoak hanka altxa duen arte, helmugan garaipena ospatzeko denbora lain hartuz. Gaur talde estrategia ondo baliatzen jakin dute talde belgikarrean. De Ronden egin ez zuten akats larria arintzeko balioko du, akaso.
Continue reading “Tony Martinen erakustaldia Valverdek hortzak erakutsi dituen egunean”

Gertu bai. Poltsikoan oraindik ez

Euskal Herriko Itzulia Gaintza gaineanAzkenean iritsi da apirilaren 7a. Euskal Herriko Itzuliko edizio berri baten hasiera eguna izan da. Lehen etapa pasa da… eta ikaragarria izan da! Gauza asko gertatu dira eta oraindik kilometro asko falta dira larunbatean Markinan azken txirrindulariak helmuga marra pasa arte. Galdera asko airean eta hurrengo egunetan erantzuten joango direnak.

Gure buruari egin diogun galdera: nahiko abantaila dauka Alberto Contadorrek sailkapen buruan mantentzeko azkeneko egunera arte? Historiak dio balentria hori lortua duela (2008ko Euskal Herriko Itzulia), baina historiak dio baita ere astebeteko itzulietan huts egin izan duela (2009ko Paris-Niza). Pistolariak beste tiro batzuk bota beharko direnean bolbora siku edo bustia izango du?

Continue reading “Gertu bai. Poltsikoan oraindik ez”

itzulia.net: Tropela Euskal Herriko Itzuliarekin elkarlanean

Itzulia.net webgunea
Ostiralean jarri genuen martxan Euskal Herriko Itzuliaren webgune berria: itzulia.net. Webgune berri hau Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzak-en eta Tropela Elkartearen arteko elkarlanaren fruitua izan da.

Gure ustez, Euskal Herriko Itzuliak Interneteko egungo beharretara egokitu beharra zuen. Hori dela eta, gure ekimenez, antolakuntzarekin harremanetan jarri ginen moldaketa horiei aurre egiteko eta, nola ez, euskarari falta zitzaion presentzia emateko, zer egin zitekeen mahai gainean jarriz. Continue reading “itzulia.net: Tropela Euskal Herriko Itzuliarekin elkarlanean”