
Ostiralean jarri genuen martxan Euskal Herriko Itzuliaren webgune berria: itzulia.net. Webgune berri hau Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzak-en eta Tropela Elkartearen arteko elkarlanaren fruitua izan da.
Gure ustez, Euskal Herriko Itzuliak Interneteko egungo beharretara egokitu beharra zuen. Hori dela eta, gure ekimenez, antolakuntzarekin harremanetan jarri ginen moldaketa horiei aurre egiteko eta, nola ez, euskarari falta zitzaion presentzia emateko, zer egin zitekeen mahai gainean jarriz. Continue reading “itzulia.net: Tropela Euskal Herriko Itzuliarekin elkarlanean”
Martin alemaniarrak irabazi du Beasaingo erlojupekoa. Sailkapen nagusiari dagokionez, Quintana kolonbiarrak -bigarrena izan da erlojupekoan- etxeratu du Itzulia gehienek Porte faboritotzat jotzen bazuten ere. Porte eta Henao izan ditu ondoan Quintanak Beasaingo podiumean.
Lehen bi etapak lasai antzean hartu ahal izango ditu Euskal Herriko Itzuliko tropelak. Asteazkenetik aurrera, ordea, ez da bakerik izango. Trapagaranen, Arraten eta Beasainen bukatuko diren etapetan ziklistak sakabanatuta iritsiko dira. 