Euripean lehena, eta euripean bigarrena

Euria ari zuen goian behean 2003ko Euskal Herriko Itzuliko azken etapan ere. Hondarribiko itsasargira igo ziren ziklistak erlojuz kontrako lehian. Orduko hartan Iban Mayok irabazi zuen. Euskaltel-Euskadiren lehen garaipena izan zen etxeko itzulian, eta asko ginen bizkaitarra Tourrean Armstrong bera kate motzean lotuko zuela pentsatzen genuenok. Gaur, Samuel Sanchezek bigarrena erdietsi du, duela bederatzi urte bezala euripean.

Sailkapen nagusia bakarrik ez; erlojuz kontrako etapan ere gailendu da Sanchez. Lanerditarako lasai egoteko aldea bazuen Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak hasiera batean aurkari arriskutsuenak izan zitezkeenekiko, Rodríguez eta Martinekiko. Ibilbidearen erdian, baina, azkarrena Mollema holandarra izan da. Bigarren zatian, Sanchezek abantaila handitu du kontrarioekiko eta Mollema gainditzeko gauza ere izan da. Continue reading “Euripean lehena, eta euripean bigarrena”

Erregea izaten jarraitzen du

Samuel Sanchezek hirugarrenez jarraian garaipena Arraten

Gaur Euskal Herriko itzuliaren etapak Arrate hartu du amaiera bezala. Klasikoa bilakatu den etapa bat izan da gaurkoa. Lehen bi egunetan esprintean amaitzeko ezaugarri guztiak bazituzten etapako profilek, gaurkoan hasiko zen sailkapen nagusiko garaipenaren lehia argitzen. Faborito batzuk bidean gelditu diren arren (Klodenek lehen etapan bost minutu galdu zituen, Gesink etxera joan da…) lasterketa, sorpresarik egon ezean, Oñatiko erlojuz kontrako saioan erabakiko da.

Etapak soilik atzo arratsalde-gauean pentsatu nuen izenburuetako bat konfirmatzeko balio izan dit. Tropeleko oilar nagusiak ez dira mugitu 5 kilometro falta izan diren arte. Gasteizen hasten zen etapak 5 laguneko ihesaldi bat izan du protagonista eta amaierara arte iraun duen txirrindulari bakarra Movistar taldeko Herrada izan da.

Continue reading “Erregea izaten jarraitzen du”