
Egun bakarreko lasterketa guztietarako bezala, erronka handia izango da benetan, Donostia-Donostia klasikoaren kinielarekin asmatzea. Dena dela, izen ezagunik ez da falta parte hartzaileen zerrendan.
Gilbert da aipatu beharreko lehen izena. Hura jaun eta jabe izan zen Ardenetako Hirukotean, aurtengo udaberrian, eta Tourreko lehen etapa eskuratu zuen. Donostiara irabazteko asmotan etorriz gero, lehian egongo da, Jaizkibel eta Arkale ez direlako nahikoak hura bezalako ziklista bat jokoz kanpo uzteko. Hushovd norvegiarra ere erakustaldiz erakustaldi ibili da Tourrean, eta bereziki gogoangarria izan zen Lourdesekogaraipena Aubisque igarota. Continue reading “Oilar askoren artean aukeratu behar”
Rui Costa Movistar taldeko portugaldarrak irabazi du Super-Besse Sancyko gainean bukatutako etapa. Erdialdeko mendiguneak etapa ikusgarriak eman ohi ditu urtero eta halakoxea izan da gaurkoa. Seigarren kilometroan eraturiko ihesalditik biziraun duen bakarra izan da Rui Costa. 12 segundora iritsi da Gilbert, eta 15 segundora faborito gehienak, Gesink izan ezik.
Aurtengoan 14 euskaldun izango ditugu Tourreko irteeran. Gehienak txirrindulari zailduak ditugu Frantziako errepideetan:
Euskaltel-Euskadi taldea, iaz bezala, ez da esku hutsik joango etxeko itzulitik. Sanchezek irabazi du Arraten. Movistar taldeko Tondok erronka bota du Arrateko maldetan, baina haren atzetik zihoan bederatzikoteak harrapatu du azken kilometroetan. Larunbateko erlojupekora 10 ziklista iritsiko dira 10 segundoren bueltan, ostiraleko etapan inork ezustekorik ematen ez badu behintzat.