Sanchezek irabazi du Arraten; Itzulia, airean

Euskaltel-Euskadi taldea, iaz bezala, ez da esku hutsik joango etxeko itzulitik. Sanchezek irabazi du Arraten. Movistar taldeko Tondok erronka bota du Arrateko maldetan, baina haren atzetik zihoan bederatzikoteak harrapatu du azken kilometroetan. Larunbateko erlojupekora 10 ziklista iritsiko dira 10 segundoren bueltan, ostiraleko etapan inork ezustekorik ematen ez badu behintzat. Duarte kolonbiarrak bota du lehen suziria […]