Ziklista bi aukeratu behar dira atal honetatik, eta 11 izenotatik, Pozzato da nabarmenena. Badira beste batzuk, baina kontuan hartu behar da esprint puru gutxi izango direla Giroan. Hala ere, puntu pilaketa denez lehiaketaren xedea, eta esprint askorik ez denez izango, etaparen bat irabaz lezaketenak nabarmendu behar ditugu: ibilbide gorabeheratsuetan ondo moldatzen diren Pozzato, Hunter eta Visconti; eta esprint lau edo puruetan aurrean ibiliko diren Förster eta Farrar, besteen gainetik. Eta Paolini ere sartu beharko dugu etapa ehiztari moduan.
Filippo Pozzato (KATUSHA). 28 urteko italiarra. Urteko lehen zatiko protagonistetako bat izan da. E3 Prijs Vlaanderen irabazi du, De Panneko Hiru Egunetan etapa baten gailendu da, Flandiako Tourrean bosgarren izan da eta Paris-Roubaix klasikoan bigarren, Boonenen atzetik. Esan beharra dago otsailean Mazzanti taldekidearekin izan zela Vesubioko igoera egiten; 19. etapan igoko da Vesubio. Hori dela eta, batzuek diote Giroa lehiatzeko asmoa duela, baina nik neuk ez dut ikusten sailkapen orokorreko lehian. 38 garaipen ditu profesionaletan. 2004an eta 2007an etapa bana Frantziako Tourrean.
“Italiako Giroa 2009, multzoen azterketa (IV). Beste azkarrak” irakurtzen jarraitu
Orain arte kiniela egin dutenen artean apustu seguruaren alde egin dela esan genezake
Multzo honetan izenik bada, Lance Armstrong da. Bere itzulerako denboraldian lehenengo aldiz Italiako Giroa egitea zuen urteko lehen helburu eta pasa den hilabetean lepauztaia apurtu izanak ere ez dio hori galaraziko. Ez dut irabazteko moduan ikusten, baina hainbat aldiz erakutsi duen lehiakortasunaz erraz sar daiteke top 10ean.
– Ivan Basso: kiniela guztietan gorenean azaltzen da, eta ez da harritzekoa. Liquigas-ekin sinatu zuenetik lasterketa hau du begiz jota, eta Maiatzaren 9a gerturatuz joan ahala bere sasoi puntua erakutsiz joan da. Lehenbizi Tirreno-Adriaticon maila ona azaldu zuen, eta berriki Trentinoko Giroa bereganatu du. Ez da seguru asko orain hiru urte aurkariak txikitu zituen txirrindulari bera izango, baina azkeneko egunean (Milanon beharrean, Erroman aurtengoan) arrosaz jantzirik egoteko dohai guztiak dauzka lonbardiarrak, bere erlojupeko saioek zalantza puntu txiki bat sortarazten badute ere. Nolanahi ere, apustu seguru xamarra.
Davide Rebellin 37 urteko italiarrak ere positibo eman du baieztatutako analisi batean.