Italiako Giroa 2009, multzoen azterketa (III). Azkarrak

Lehen begiradan badirudi argi xamar dagoela aukeraketa 7 txirrindularitatik dagoenekoz 4 ez baitoaz. Beraz, 3 txirrindularien artean geratzen da aukeraketa. Baina kontuz! Hauetatik bakarra aukeratu behar da, beraz, %33ko aukera egoki asmatzeko. Argi al daukazu?

cavendish_azkarrak_giroaOrain arte kiniela egin dutenen artean apustu seguruaren alde egin dela esan genezake Cavendish txirrindulari britainiarra aukeratuta. Aurtengo palmaresari begiratu bat ematen badiogu 7 etapa garaipen eta Milan-San Remo klasika irabazi dituela jabetuko gara. Beraz, badirudi sasoian aurkitzen dela eta apusturik seguruena bera dela. Hala ere zalantzak sortzen dizkit britainiarrak, izan ere Romandian ez baita izan diren bi sprintetan lehiatzeko gai izan. Beste datu bat: Cavendish-en urteko helburu nagusia Tourreko maillot berdea eskuratzea da. Giroa amaituko al du?

petacchi_azkarrak_giroaEta arriskatzekotan zer? Beharbada Petacchi italiarra. Tropeleko %11k honen aldeko apustua egiten du. Zalantzarik gabe beraren alde egin arazten digun arrazoi nagusienetako bat etxean arituko dela da. Horretaz gain, orain hamabost egun irabazi berri duen Grote Scheldeprijs Belgiako semi-klasikoa. Eta ez da hau urteko garaipen bakarra: Lonbardiako itzulian 3 etapa (hauetako bat taldekako erlojupekoa) irabazi ditu, Tirreno-Adriatikon eta Serdegnako Giroan etapa bana eta, nola ez, Costa Etruschiko sari nagusia aurreko lau ediziotan egin ohi duen bezala. Kontra, ordea, gogoratu subutamol sustantziagatik zigortua izan dela italiarra eta horrek iazko abuztura arte lehiaketetatik at utzi du italiarra. Adinean ere aurrera doa 35 urte beteak baititu. Giroa Cavendish gailentzeko moduan izango al da?

allan_davis_azkarrak_giroaAllan Davis litzateke, nire ustez bederen, arriskatzekoen artean sartuko nukeen beste apustuetako bat. Australiarrak erakustaldia eman zuen Down Under Tourrean, bere etxean hain zuzen ere, 3 etapa garaipen eta Puntukako maillota irabaziz. Euskal Herriko Itzulian eta Tirreno-Adriatikon zenbait etapatan lehen hamar postuetan sailkatu da. Segur aski Cavendishen mailara ez da iristen, baina lasterketa 3 astetako lasterketa batean denetarik gerta daiteke.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.