Bada tropelean garaipen ugari lortzen ari den txirrindulari italiar bat, baina eginak egin, inor gutxik hitz egiten du berataz. Mattia Gavazzi sprinter italiarrari buruz ari naiz.
Denboraldi hasiera oparoa darama Iseon jaiotako txirrindulari txiki (1,70m, sprinterra izateko gutxi) baina ausart honek. Argentinako San Luiseko Tourrean ireki zuen garaipenen kutxa, Haedo anaiak gaindituz, eta Langkawiko Tour exotikoan lehen 3 etapak irabazi ostean, dagoeneko garaipen pokerra darama. Egia da ez dagoela inondik inora konparatzerik lasterketa horietako bat Europako ia edozein lasterketarekin, baina kontuak kontu, talde batentzat, eta Pro Tourrekoa ez bada are gehiago oraindik, garaipenak pilatzea ezinbestekoa da, han edo hemen, handiagoak edo xumeagoak.
Diquigiovanni-Androni ez da dagoen talderik xumeena, bere lerroetan Gilberto Simoni bezalako izen handi bat ezagutu izan baitu, nahiz eta baldintza batzuk medio iritsi zen talde honetara. Baina, Mattia Gavazziren txirrindulari bizitzan pausu handi bat izan da, inolako zalantzarik gabe, Italiako Giroan parte hartzeko parada izango baitu. Italiarra izaki, eta gainera sprinterra, Corsa Rosako “volatta” handietan Benatti, Petacchi eta McEwen bezalako izen handiekin lehiatzea egi bihurtutako amets izango da ia-ia.
“Gerizpeko sprinterra” irakurtzen jarraitu