Italiako Giroa 2009, multzoen azterketa (IV). Beste azkarrak

Ziklista bi aukeratu behar dira atal honetatik, eta 11 izenotatik, Pozzato da nabarmenena. Badira beste batzuk, baina kontuan hartu behar da esprint puru gutxi izango direla Giroan. Hala ere, puntu pilaketa denez lehiaketaren xedea, eta esprint askorik ez denez izango, etaparen bat irabaz lezaketenak nabarmendu behar ditugu: ibilbide gorabeheratsuetan ondo moldatzen diren Pozzato, Hunter eta Visconti; eta esprint lau edo puruetan aurrean ibiliko diren Förster eta Farrar, besteen gainetik. Eta Paolini ere sartu beharko dugu etapa ehiztari moduan.

pozzatoFilippo Pozzato (KATUSHA). 28 urteko italiarra. Urteko lehen zatiko protagonistetako bat izan da. E3 Prijs Vlaanderen irabazi du, De Panneko Hiru Egunetan etapa baten gailendu da, Flandiako Tourrean bosgarren izan da eta Paris-Roubaix klasikoan bigarren, Boonenen atzetik. Esan beharra dago otsailean Mazzanti taldekidearekin izan zela Vesubioko igoera egiten; 19. etapan igoko da Vesubio. Hori dela eta, batzuek diote Giroa lehiatzeko asmoa duela, baina nik neuk ez dut ikusten sailkapen orokorreko lehian. 38 garaipen ditu profesionaletan. 2004an eta 2007an etapa bana Frantziako Tourrean.
“Italiako Giroa 2009, multzoen azterketa (IV). Beste azkarrak” irakurtzen jarraitu

Italiako Giroa 2009, multzoen azterketa (III). Azkarrak

Lehen begiradan badirudi argi xamar dagoela aukeraketa 7 txirrindularitatik dagoenekoz 4 ez baitoaz. Beraz, 3 txirrindularien artean geratzen da aukeraketa. Baina kontuz! Hauetatik bakarra aukeratu behar da, beraz, %33ko aukera egoki asmatzeko. Argi al daukazu?

cavendish_azkarrak_giroaOrain arte kiniela egin dutenen artean apustu seguruaren alde egin dela esan genezake Cavendish txirrindulari britainiarra aukeratuta. Aurtengo palmaresari begiratu bat ematen badiogu 7 etapa garaipen eta Milan-San Remo klasika irabazi dituela jabetuko gara. Beraz, badirudi sasoian aurkitzen dela eta apusturik seguruena bera dela. Hala ere zalantzak sortzen dizkit britainiarrak, izan ere Romandian ez baita izan diren bi sprintetan lehiatzeko gai izan. Beste datu bat: Cavendish-en urteko helburu nagusia Tourreko maillot berdea eskuratzea da. Giroa amaituko al du? “Italiako Giroa 2009, multzoen azterketa (III). Azkarrak” irakurtzen jarraitu

Italiako Giroa 2009, multzoen azterketa (II). Espezialistak eta igotzaileak

Lance ArmstrongMultzo honetan izenik bada, Lance Armstrong da. Bere itzulerako denboraldian lehenengo aldiz Italiako Giroa egitea zuen urteko lehen helburu eta pasa den hilabetean lepauztaia apurtu izanak ere ez dio hori galaraziko. Ez dut irabazteko moduan ikusten, baina hainbat aldiz erakutsi duen lehiakortasunaz erraz sar daiteke top 10ean.

Bere azken elkarrizketetan zentzuzko hitzak entzun dizkiogu, Levi Leipheimer-en laguntzaile gisa bere burua eskainiz. Gustura entzungo lioke Contadorrek horrelakorik, baina itxaron beharko du: Giroan bere burua 10 lehenengoetan ibiltzeko gai ikusten badu, edozertarako gai izan baitaiteke Tourrean. Anbizioa ez zaio falta eta zurrumurru bat horren adibide: 2010an bera nagusi, zuzendari eta txirrindulari izango dituen taldea osatu nahian omen dabil.

Beste izen handi bat Fabian Cancellara dugu, baina aurten ez dabil fin. Romandian ere ez du lasterketa amaitu. Valverderen bide berbera jarraitu dezakeen hurrengoa izan daitekeen zurrumurruek ez diote segur aski batere lagundu. Italiarrekin hasi aurretik, Alexander Efimkin aipa daiteke. Errusiarren estiloan, hotz bezain erregularra. Zaila izango da podiumean ikustea baina sailkapenaren erdi edo atzealdean ikustea zailagoa. Antzekoa idatz nezake bere taldekide Tadej Valjavec esloveniarraz ere: espezialista itzuli handietan 10 eta 20. postuen artean iristen.

Bi espainiar ere handinahi askorekin hurbilduko dira Girora, biak talde berean. Purito Rodriguez etapa ehiztari ona da baina torero “Italiako Giroa 2009, multzoen azterketa (II). Espezialistak eta igotzaileak” irakurtzen jarraitu

Italiako Giroa 2009, multzoen azterketa (I). Hautagai nagusiak

Edizio irekia mendeurreneko Giroak dakarkiguna. Hautagairik sendoenek ibilbide orekatu bati egin beharko diote aurre, ohikoa baino mendi eramangarriagoarekin (min egiteko lain egongo den arren) eta bakarkako erlojupeko luze bakarra aurkezten duelarik. Hori bai, berau azkeneko urteotako saiorik gogorrena izango da ezbairik gabe. Guzti hau kontuan izanda, azter ditzagun, labur bada ere, lehiaketaren aurreneko multzoa osatzen duten gizonak.

bassoIvan Basso: kiniela guztietan gorenean azaltzen da, eta ez da harritzekoa. Liquigas-ekin sinatu zuenetik lasterketa hau du begiz jota, eta Maiatzaren 9a gerturatuz joan ahala bere sasoi puntua erakutsiz joan da. Lehenbizi Tirreno-Adriaticon maila ona azaldu zuen, eta berriki Trentinoko Giroa bereganatu du. Ez da seguru asko orain hiru urte aurkariak txikitu zituen txirrindulari bera izango, baina azkeneko egunean (Milanon beharrean, Erroman aurtengoan) arrosaz jantzirik egoteko dohai guztiak dauzka lonbardiarrak, bere erlojupeko saioek zalantza puntu txiki bat sortarazten badute ere. Nolanahi ere, apustu seguru xamarra.

Marzio Bruseghin: ia urteroko legez, Giroko irteerara bere burua gehiegi erakutsi gabe helduko da. Normalean honek ez du oztopo bat suposatzen bere kasuan behintzat, eta horrenbestez kontuan hartu beharko da Lampre-ko gizona. Hala ere, “Italiako Giroa 2009, multzoen azterketa (I). Hautagai nagusiak” irakurtzen jarraitu

Rebellinek ere positibo

davide_rebellin2006Davide Rebellin 37 urteko italiarrak ere positibo eman du baieztatutako analisi batean. San Bonifacion jaiotako txirrindularia iazko joku olinpiarretan lortu zuen zilarrezko domina galtzekotan da, lasterketa ostean egindako analisietan CERA motako EPOa hartu zuela baieztatzen baita. Abokatuak dagoeneko Rebellinek ezer ez duela egin esan du eta B laginaren azterketa eskatu dutela. Ohiko prozedura, alegia.

Rebellin etapa bakarreko lasterketetan espezialista dela esan daiteke. Azken garaipena La Flèche Wallonne lasterketan lortu zuen orain astebete juxtu eta hirugarrenez gainera. Hauekin batera Amstel Gold Race (2004), Liège-Bastogne-Liège (2004) eta Donostiako Klasika (1997) dira bere palmareseko garaipenik esanguratsuenak klasikei dagokienez. Etapez osatutako lasterketei dagokienez Paris-Niza (2008) eta Tirreno-Adriático (2001). Garaipenik aipagarrienak, beraz, Gerolsteiner taldean egin zituela esan daiteke. “Rebellinek ere positibo” irakurtzen jarraitu