Porte, eguzkipean gozo

Sky taldeko Portek irabazi du Paris-Niza, Talansky eta Perauden aurretik. Ez dut ondorengo lerrootan Paris-Nizaren kontakizuna egiteko asmorik. Bai, ordea, irabazleari buruzko lau zertzelada eman, bi urtez itzalpean egon ostean berpiztu dela baitirudi. “Porte, eguzkipean gozo” irakurtzen jarraitu

Ez buru, ez hanka

Paris Niza itzuliko lehen etapa ospatu da, Saubt-Germain-en-Laye eta Nemours arteko 195 kilometrokoa azpimarratzeko zailtasunik gabekoa. Eguneko berri nagusiak sailkapen nagusiaren aldaketa, Bohuanni-ren eskuetan etapa garaipena lortu ostean. Edo izandako erorikoek batzuei lasterketa bertan behera uztea derrigortu die. Niri aldiz, beste zerbaitek deitu dit atentzioak gaurkoan.

Etapa amaitzeko 60-50 kilometroren faltan Euskalteleko Romain Sicard zihoan eguneko ihesaldian beste bi lagunekin batera. Eta aldi berean talde laranjako fitxaketako bat, Kjoan esloveniarra, gelditzen ari zen tropel nagusitik atzera.

“Ez buru, ez hanka” irakurtzen jarraitu

Gaudin gailendu da atarikoan

GaudinInork gutxik esperoko zuen Gaudinek gaur lortu duen garaipena lortzea. Tropelan ere 'Besteak' multzoan genuen eta %0,1ak bakarrik aukeratu du. Hori bai, Tropelan lider jarri den premi-k zerbait bazekien.

Erlojuaren kontra ondo moldatzen da 26 urteko frantziarra. Iazko Frantziako txapelketan 8. sailkatu zen gaur bigarren sailkatu denarengandik 2:36ra. Hau Chavanel (OPQ) izan dugu, Omegako liderretako bat eta erlojuaren kontrako espezialista. Lehen hirukoteak Westrak (VCD) osatu du.

“Gaudin gailendu da atarikoan” irakurtzen jarraitu

#75 Tropela.net podcastak: Paris-Niza 2013. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Post honetan Axier Sukiak (@sukigalp), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki ditzakezue. Podcast honetan 2013 Paris-Nizako lasterketari errepasoa egiten diote, denboraldiko lehen kinielari begira interesgarri izan dakizukeena. Hona hemen jorratu diren gaiak:

– Tropelako kiniela: zer eman dio kinielari euskaldunen multzoa ez izateak?
– Ibilbideari errepasoa.
– Hautagaiak: zein izango dira Paris-Nizaren lehian? Faborito nagusiak ez dira lasterketa honetan izango.
– Azkarrak.
– Besteak: multzo honetan euskaldunak ere aurkitzen dira. Esprinter gutxi bertan; gehienak etapa ehiztariak.

Argazkia: letour.com

Tradiziotik ez dira aldendu

Paris-Niza lasterketako ibilbideak ez du inor aho bete hortz utzi. Aldaketa handirik ez dago, egia esan. Lehen etapa erlojupekoa izango da, baina erlojuz kontra ondo moldatzen direnentzat baino, aproposagoa izango da esprinterrentzat, hiru kilometro besterik ez baitituzte egin beharko. Hurrengo etapak nahiko lauak dira; beraz, litekeena da esprinterrek baliatu nahi izatea euren aukerak.

“Tradiziotik ez dira aldendu” irakurtzen jarraitu