Emakumeen Biraren inguruko informazio orokorra


Emakumeen Biraren berri baduzue ere, seguru post honetan jarriko dizkizuedan datu asko ez dituzuela jakingo. Datu orokor horiek bildu nahi nituen ostegunean hasiko den lasterketaren berri ematen hasteko.

Emakumeen Bira UCI lasterketa bat da eliteko emakumeentzako. WE.2.1 kategoria du lasterketa honek. Iaz bezala lau etapez osatuko da eta nola ez, elite mailako txirrindularirik onenak izango dira gure errepideetan.

Lehen hiru etapak 16:00etan hasiko dira eta 18:30ak aldera amaituko dira. Igandekoa, berriz, lehenago hasiko da, 10:30etan hain zuzen ere eta amaiera 13:00ak aldera aurrikusten da. Orduan jakingo dugu 2013ko irabazlea zein den.

Lasterketa honetan ez dago inolako gainsaririk txirrindularientzat.

Ondoren lau etapen inguruko informazioa gehitzen dizuet:

1. etapa: IURRETA – IURRETA (91,3 km)

2. etapa: ARETXABALETA – ARETXABALETA (103,5 km)

3. etapa: URDUÑA – URDUÑA (13,4 km erlojuaren kontra)

4. etapa: FRUIZ – GARAI/GATIKA (88,7 km)

Zoritxarrez, nik dakidala behintzat, lasterketa zuzenean ezin izango dugu telebistaz ikusi.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.