Eta zu, zeinekin geratzen zara?

Datozen asteetan aldaketa handirik egon ezean, agur esan beharko diogu Euskaltel taldeari. Sortu zenetik une zirraragarri asko eman dizkigu euskal zaleoi. Memoria astintzen hasita izan dira, bai, une gogoangarri asko. Goazen denon artean mementu horiek biltzera. Ziur zerrenda polita, oparoa eta gozagarria osatuko dugula. Frantziako Tourra, Italiako Giroa, Euskal Herriko Itzulia, Espainiako Vuelta… Badago non arakatu, benetan.

Beharbada, nik oroimenean dudana ez da zuk, tropel kide, izango duzuna.  Burura datorkidana Iban Mayok Mont Ventouxen 2004ko Dauphinen irabazitako kronoigoera da. Aurreko urteko Tourrean, L’Alpe d’Huezen, nagusitu zen igorreztarra, eta horregatik Mont Ventouxeko garaipena- edo erakustaldiak- ikusmin handia piztu zuen –etapaz gain sailkapen nagusia etxeratu zuen-. Ez alferrik Armstrongi ia bi minutu kendu zizkion mendatetzar hartan. Ventouxeko erraldoia jaio da irakurri genuen Berria egunkarian. Gogoan dut ez nuela etapa zuzenean ikusterik izan eta zur eta lur geratu nintzela emaitza jakiterakoan. Mayok Tourra irabaz zezakeela amestu genuen batzuek. Ez zen hala izan, ordea, Euskalteleko liderrak pott egin zuen eta ez zuen Texaskoa estu hartzerik izan Frantziako Itzulian.

Eta amets batetik beste batera: Amets Txurrukari etapa hatz artean Tourreko etapa ihes egin zionekoa, 2007an. Berriako titularra, Ametsen ametsa, amets, oso aproposa iruditu zitzaidan. Fedrigorekin ihes egin ostean, azken arnasean harrapatu zuen tropelak, zoritxarrez.

Aipamentxo honekin esan bezala, ez ditut bigarren mailan utzi nahi Antonen garaipena Zoncolanen edo Mikel Nieverena Gardecian – a zer asteburua, gogoratzen?-bigarren mailan utzi nahi. Bat batean burura etorritakoak bota ditut.  Lastima agurraren atarian egotea, ezta?