Wiggle-Honda: emakumezkoen Team Sky?

Wiggle Honda-SkyUrtarrilean, Londres-en, jaio berri zen Wiggle-Honda taldea aurkeztu zutenean, sortzaile eta arduradun den Rochelle Gilmore australiarrak, garbi esan zuen: “Epe luzerako proiektua da hau. Utz gaitzazue lasai lanean. Ez dugu presiorik nahi.”

Baino berriki “La Route de France” n lorturiko emaitza apartak, eta neurri haundi baten ezustekoak, talde britainiarra guztien ahotan jarri du. Apurrak besterik ez dizkiete utzi gainontzekoei. Izan ere, Johansson-ek irabazitako atarikoa salbu, gainontzeko 7 etapak eta sailkapen nagusia Gilmore-n neskentzat izan dira.

Giorgia Bronzini-k, berak bakarrik, lehen 6 etapak erreskadan eraman ditu. 30 urte bete berritan eta bere gainbeheraren inguruko marmarrak indar hartzen hasiak zirenean, bi aldiz munduko txapeldun izan den italiarra inoiz baino azkarrago lehiatzeko gai izan da. Baita, teorian, berarentzat gogorregiak ziren etapetan ere. Taldean irakasle lanak egiteaz gain, 13 garaipen daramatza ia aurten.

Bronzini-ren jokaldia, Linda Villumsen-ek biribildu zuen, azken etapa erreginan gailenduz eta, bide batez, itzulia bera eskuratuz. Villumsen txirrinduari atseden emanda zen Londres-ko Jokoen ostean, bere karrera nondik bideratu ez zekiela, Wiggle Honda-ren proiektuak komentzitu zuen arte. Bistan da emaitza.

Frantziako errepideetan, maillot beltzak soinean, erakutsitako nagusitasunak dakarkigu lehen aldiz gogora gizonezkoen Team Sky (2012 denboraldikoa, batez ere). Baino momentuko parekotasun hontaz haratago, erroetara jotzen badugu, bi taldeon artean lotura sendoak aurkituko ditugu. Honats hoietako batzuk.

a) Sir Bradley Wiggins: Jakina da “Bradley Wiggins Foundation” Wiggle-Honda taldearen babesleetako bat dela. Baino Sir Bradley-ren partehartzea ez da mezenas lanetara mugatzen. Gilmore-n zuzeneko aholkularia da eta aktiboki betetzen du rol hori. Sir Bradley-k britainiar irletako txirrindularitzan eta emakumezkoenean duen arreta bideratzeko aukera ikusi du Wiggle Honda-n.

b) Prestakuntzari dagokionean, Wiggle Honda-ko trebatzaileak Team Sky-koekin koordinatuta daude. Gilmore berak noizbait esana du, astero informatzen dutela Sky taldea posta elektronikoz beraien egunerokoaz eta Brailsford eta bere laguntzaileen erantzun eta iradokizunak ere jasotzen dituztela. Eta noski, jarraitu ere bai.

d) Pistan jatorria: Team Sky-k bere garaian egin bezela, Wiggle Honda-k ere pistan trebatu diren emakume gazte talde bat hartu du oinarri: Londres-ko Jokoetan loria lortu zuten Laura Trott, Dani King eta Joanna Rowsell-ek osatzen dutena. Emeki emeki pistard hauek errepidera egokitzea da asmo estratejikoa, Wiggins eta enparauek bere garaian egin bezela.

e) Berrikuntza: Team Sky gizonezkoen tropelera bezala, Wiggle-Honda ere berrikuntzaren aldarriarekin iritsi da. Emakumezko txirrindulari profesionalari behar dituen baliabideak, ahalik eta onenak, eskaintzeko helburuarekin. Emakumezkoen kasuan, are eta mezu sakonagoa dena.

f) Txirrindularitza ulertzeko modua: Txirrindularitza ez da pedalei eragitea bakarrik. Txirrindularitza negozio bat da. Eta komunikabideak, babesleak… irudia azken baten, negozio horren erdigunean izan behar dira.

Aurretik esandakoak josiz, britainiar irletako zenbait hedabidek esandakoa ekarriko dut gogora, amaitzeko: Londres-ko Jokoen ostean, bertan emakumezkoen txirrindularitzak hartu zuen indarra ikusita eta publiko zabalaren eskaeren aurrean, nolabait eta noizbait emakumezkoan tropelean murgiltzeko erabakia hartua omen zuela Team Sky-k. Eta zuzenean egin ordez, Wiggle Honda taldearen bidez lehen aproba bat egitea zuhurrago ikusi zuela.

Nahiago nuke, uharteetako hedabide horiek zuzen baleude eta Wiggle-Honda, Team Sky emakumezkoen tropelean sartzeko bitarteko zubi bat balitz. Imajina bait dezaket, Team Sky-k zer nolako bultzada emango lioken emakumezkoen txirrindularitzari.

Argazkia: http://wigglehonda.com/