Ezertarako balio ez duten gauzen bildumak egitera ohituta, halako batean, duela urte asko, ezertarako balio ez zuen zerrenda bat egitea bururatu zitzaidan: Euskal Herriko errepideetan jokatzen ziren lasterketa guztien artean, urte hartako txirrindularirik onena nor zen frogatuko zidan zerrenda, alegia. Onena, edo, gutxienez, erregularrena nor izan zen, horixe jakin nahi nuen.
Puntuazio-sistema bat asmatu, eta halaxe ekin nion lasterketa, etapa, sailkapen nagusi eta mendiko sari guztiak puntuatzen, Lizarratik hasi eta Donostiaraino, tartean pasatuz, besteak beste, gaur egun desagertuta dauden Urkiolatik, Laudiotik eta Euskal Bizikletatik ere. Gugan beude; nik, behintzat, ez ditut sekula ahaztuko. “2015eko Gabiria Kopa martxan da” irakurtzen jarraitu

Frantziako Tourreko azken etapa mendatetsua. Oso etapa laburra izango da, 110 km besterik ez. Tourreko antolatzaileek, horrelako etapei gustua hartzen ari direla dirudi. Lehenengoz 2011. urtean jarri zuten horrelako ezaugarrietako etapa bat, Alpe d’Huez mitikoan amaitu zen etapa motz baina oso bizia. Etapa hartan sekulako ikuskizuna eskaini zuten txirrindulariek, azken edizioetako etapa izugarrienetariko bat eskainiz. Ordutik aurrera Frantziako Tourrak horrelako ezaugarrietako etaparen bat jartzen du ibilbidean.
Frantziako Tourra amaitzera doa, atzera kontua hasita dago jada. Alpeetako azken bi etapa nagusiak eta Pariseko esprint handia geratzen dira bakarrik. Podiumeko postuak finkatuta daudela dirudi, nahiz eta
Alpeetan barrena txirrindulariek bigarren etapa menditsuari aurre egin beharko diote. Perfila ikusiaz, ikusten da ez dela amaierarik gogorrenetarikoa, baina ibilbidean zehar hainbat mendate puntuagarri igo beharko dituzte, 7 hain zuzen ere. Etapako mendate garrantzitsuena, maila bereziko Col du Glandon (21.7km, 5.1%) erraldoia izango da, helmugatik 40 km-tara gaindituko dutelarik.