Post honetan Iban Perezek (@piban), Imanol Lluciak (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2015eko Espainiako Vuelta lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:
– Ibilbideari errepasoa ematen diote. Ohiko egitura, behin ere igo ez diren amaierekin
– Vueltako sailkapen desberdinak aipatzen dituzte
– Lasterketa jarraitzeko informazio interesgarria. Adibidez, traola berria #LV2015 da
– Kinielaren errepasoan, Tourreko lehen 4 sailkatuak Vueltako faborito
– Munduko Txapelketak Vueltan izango diren txirrindulariengan izan dezaketen eragina
Hastear da. Gero eta gutxiago falta urteko azken itzuli handirako. Eta ohikoa izaten den bezala, txirrindulari askorentzat Espainiako Vuelta iraileko azterketatzat bezala hartzen dute, batzuei eskolan edo unibertsitatean gertatzen zitzaigun bezala.
Ez dezagun ezkutatu atzo jazotakoa, Tropela laguntzaileetako bat izan arren. World Tour mailako lasterketa batek gaitasun gehiago izan behar du, gertaerei aurreratzen jakin behar du, azkarragoa izan behar du horrelakoak ekiditeko. Gogoratu Klasikoaren aurrekontua 350.000 €-tik gorakoa dela.
Urteko zita garrantzitsuena den
Donostiako Klasikoa ale bat baino ez zen izango Armstrongen garaipen zakuan, Tourreko zazpi garaipenak kendu izan ez balizkiote. Maillot horiak doping kontuengatik kenduta, baina, beharbada Texaskoak estimu berezia izango dio gurean lortutako garaipenari. 20 urte beteko dira aurten Armstrongek Bulebar zaharrean irabazi zuenetik.