Aurre analisia: 20. etapa: Modane Valfréjus / Alpe d’Huez (110.5 km)

etapa 20Frantziako Tourreko azken etapa mendatetsua. Oso etapa laburra izango da, 110 km besterik ez. Tourreko antolatzaileek, horrelako etapei gustua hartzen ari direla dirudi. Lehenengoz 2011. urtean jarri zuten horrelako ezaugarrietako etapa bat, Alpe d’Huez mitikoan amaitu zen etapa motz baina oso bizia. Etapa hartan sekulako ikuskizuna eskaini zuten txirrindulariek, azken edizioetako etapa izugarrienetariko bat eskainiz. Ordutik aurrera Frantziako Tourrak horrelako ezaugarrietako etaparen bat jartzen du ibilbidean.

Aurtengo honetan, bi mendate izango dituzte ibilbidean, baina zein mi mendate. Tour honetan bigarrenez igoko duten Col de la Croix de Fer (29km, 5.2%) eta Alpe d’Huez (13.8km, 8.1%). Azken etapa izanik, sailkapenen nagusiaren lehian dauden taldeburuek azken esfortzua egin beharrean daude eta babak beraiek atera beharko dituzte heltzetik. Mendiko sailkapena ere etapa honetan argituko da, bi erraldoi hauek puntu sorta polita banatuko duten heinean. Litekeena da sorpresaren bat edo beste ikustea sailkapen honetan.

Froome (SKY) liderrak atzoko etapan ahultasun puntu bat erakutsi zuen helmugan Quintanarekiko (MOV) 30 segundo galdu ondoren. SKY taldearen ahultasuna nabaria izan da, batez ere Thomas (SKY) sailkapen nagusian 4. postuan zenak gaur helmugan 22 minutu galdu ondoren. Quintanak 2’38″ra du Froome liderra eta saiatuko da, batez ere atzoko etapak moralki indarra emango baitzion. Kontutan izan erlojuaren kontrako saio motz bat bakarrik izan dutela aurtengo edizioan, beraz, Quintanak hurrengo urteetan ibilbidea kontra izan dezakeela ikusita, ikuskizunerako parada izango delakoan naiz. Etekina atera nahi badu kolonbiarrak Col de la Croix de Fer mendatean jo beharko luke erasoa.

Gure faboritoak

3 bidoi Quintana (MOV) [Kirolbeten 1,80], Froome (SKY) [Kirolbeten 4,00]

2 bidoi Joaquim Rodriguez [Kirolbeten 40,00]Nibali (AST) [Kirolbeten 10,00], Rolland (EUC) [Kirolbeten 20,00]

bidoi 1  Valverde (MOV) [Kirolbeten 30,00], Contador (TCS) [Kirolbeten 20,00], Pinot (FDJ) [Kirolbeten 30,00] , Bardet (ALM) [Kirolbeten 20,00]