
Beharbada denboraldiaren azken txanpan gaudelako izan da, baina Oleg Tinkoffek Contadorri eskainitako ‘agurrak’ ez du tarte zabalegirik hartu inguruko komunikabideetan edo irudipen hori dut nik behintzat. Dakizuenez, Contadorrek Trek taldean korrituko du 2017an eta Tinkoffek, bere aldetik, txirrindularitza utzi du. Baina ‘joan’ aurretik, epelak bota dizkio txirrindulari espainiarrari. Besteak beste, Contadorrek Treken talde giroa gaiztotuko dutela eta hobe zuela erretiroa hartzea adierazi du. Contadorrek Tourra ez duela berriro irabaziko gaineratu du. Ez da lehen aldia izan, gainera. 2013ko denboraldian, bere soldata aintzat hartuta, gehiago egin behar zuela bota zion taldeko ugazabak… sare sozialetan. “Iparrorratza faltan” irakurtzen jarraitu