Gaurkoan ere erakustaldia eman du Astana taldeak. Madonna Di Campiglio igoeran jada Contador (TCS) bakarrik zen eta talde kazakhstandarrak bost ordezkari zituen, tartean Mikel Landa (AST). Besterik ezean, etapa garaipena lortu du Mikelek talde urdinarentzat. Continue reading “Aruk egin ezin duena Mikel Landak”
Kategoria Artxiboak:Txirrindulariak
Segundoen borroka
Dagoeneko Giroan 13 etapa jokatu dira eta bi dira sailkapen nagusiaren muturrean aurkitzen direnak: Contador (TCS) eta Aru (AST). Bata esperientzia duena eta bestea iaz sorpresa izan zena aurten Contador kilimatzeko gai izaten ari dena, segundoen borrokan.
Interesante doa aurtengo Giroa, hala uste dut behintzat. Arrazoi nagusia egunera zerbait gertatzen ari delako da eta horrek, hurrengo egunari begira, ikusmina sortarazten du, nigan bederen bai. Eta oraindik beste 8 etapa falta dira Milanora iritsi aurretik!!! Continue reading “Segundoen borroka”
Etorkizuneko izarrak Bidasoan
Datorren asteazkenean hasiko da 23 urte azpiko frogarik nagusienetariko bat, Bidasoa Itzulia.
Txomin Perurena, Luis Ocaña, Abraham Olano, Carlos Sastre edo Andrei Amador irabazi duten lasterketa honek izena ematen dion eskualdea urtez urte etorkizuneko txirrindulariekin disfrutatu ohi du.
Berez, 43 edizio betetzen dituen itzuli honek iaz orain profesional diren Loic Chetout (Cofidis), Iuri Filosi (Nippo-Fantini), Jakub Kazmarek (CCC), Manuel Senni (BMC), Movistarren den Marc Soler katalana edo Caja Rural-eko Benito ibili ziren.
Jon Odriozolak zuzentzen duen Continental mailan dabilen Murias Taldeko sei gaztek pedalkadak eman zituzten Jaizkibel eta Erlaitz mendateen gora Bidasoan.
Guztira 14 dira gaur amateur maila utzi zituztenak eta Alberto Contador, Oscar Freire edo Juanma Garate irundarra egin zuten antzera hemen distiratu eta talde garrantzitsuen atera jo dutenak.
Gaur egun, bai Nafarroako Igantzi eta Gipuzkoako Orio herriek zabaltzen dute amateur egutegiko karrera interesgarri hau zaleon gozamenarentzat.
Aurten sasoiko dabilen Julen Amezqueta, Gorlan irabazitako Jonathan Lastra edo Steven Calderon kolonbiarra dira etorkizunean aukera izan dezaketen izen batzuk.
#tropelafaktorea Ardenetako Hirukoan: Dan Martin
Aurtengo urte honetan ez naiz batere txukun hasi Tropelan. Ustez “neguko prestaketa” inoiz baino hobea eginda nentorren, baina badirudi zoria – eta gainontzeko guztia – ez ditudala alde.
Kontuak kontu, ikusita udaberrian sartuta ginela eta iazko ibilbidetik urrun ekin diodala denboraldiari, Ardenetako Hirukoaren lehiaketan arriskatzeko autua hartu nuen, multzo guztietan gainera. Eta ondorioak, larriak izan ez badira ere, kukuak oker jo didala ezin uka, batez ere Alaphilippe (EQS), Tropelako erabiltzaileen %51,7ak hartu eta 450 puntu eman dituen txirrindulari frantziarra nire tropelan ez nuelako.
Baina ez dut txirrindulari frantziarraz hitz egin nahi, naiz eta Fleche Wallonen eta Lieja-Bastogne-Liejan bigarren amaitu Valverde ikaragarri baten atzetik askoren sorpresarako. Gaurkoa Dan Martin ekarri nahi dut gogora. Continue reading “#tropelafaktorea Ardenetako Hirukoan: Dan Martin”
#98 Tropela podcastak: Fleche Wallonne 2015 emakumeak. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa
Post honetan Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2015 Fleche Wallone emakumezkoa lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:
– Aurten ez dago Vos
– Ibilbidean aldaketa
– Euskaldunak?
– Zein estrategia erabili?