#153 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 19. etapa

2016ko Vueltaren 19. etaparen kronika Raulen (@raulperezmartin) eskutik dator. 37 km-tako erlojuaren kontrako saioa jokatu da eta bertan garaile Froome (SKY) izan da. Hegan egin du Raulek aipatzen duen moduan. Bigarren Jonathan Castroviejo (MOV) euskalduna izan da.

Sailkapen nagusian Quintanak (MOV) orain 1’21″ko abantaila du Froomekiko. Contador (TNK), aldiz, podiumean sartu da Chavesen (OBE) kaltetan.

Gaur azken etapa erabakigarria Aitanan jokatuko da. Quintanak nahikoa abantaila ote du?

#149 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 14. etapa

Ohi baino beranduago izan bada ere, hemen duzue 2016ko Vueltaren 14. etaparen kronika Egoitzen (@elizaso) eskutik. Bertan Gesinken (TLJ) etapa garaipena, Oricaren estrategia, Quintana (MOV) eta Froomen (SKY) arteko lehia eta batez ere gaur euskaldunek izan duten protagonismoa aipatzen ditu, David Lopez (SKY), Omar Fraile (DDD) eta Haimar Zubeldiak (TFS) izan dutena.

#141 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 6. etapa

Podcast honetan 2016ko Vueltako 6. etaparen laburpena aurkituko duzue, hau ere Ibanen (@piban) eskutik. Etapa gogorra izan dela azpimarratzen du Ibanek, ihesaldian Omar Fraile (DDD) euskalduna zan duena baina ezin etapa gaipena eskuratu tropelean bestelako interesak baitzeuden. Garaipena Simon Yates (OBE) ingelesak lortu du gaurkoan.

Zahar hitz, zuhur hitz

Cancellara eta Armstrong. Bi txirrindulari beteranok jantzi dituzte urrezko dominak Olinpiar Jokoetako erlojupekoan. Castrovejo getxotarrak laugarren bukatu du gizonezkoen proban; lau segundogatik ez du domina eskuratu. Egia esan, Cancellara podiumean ikustea ezin da ustekabekotzat hartu (lau aldiz izan da munduko txapeldun erlojuz kontra), baina bere azken denboraldia den honetan emaitzak zertxobait apalagoak izaten ari zirela aintzat hartuta (Tourreko erlojupeko luzean ez zen lehen postuetan agertu), ausarta behar zen gero, sosak haren alde jartzeko urrea irabazteko borrokan. Usteak erdi ustel. Cancellarak, 35 urterekin, ginga ezinhobea jarri dio bere kirol ibilbideari. Pekinen duela zortzi urte bezala, onena izan da erlojuaren aurkako borrokan.

Continue reading “Zahar hitz, zuhur hitz”

#134 Tropela.eus podcastak: Rio 2016ko kiniela (gizonezkoena)

Iban (@piban) eta Egoitzek (@elizaso) asteburu honetan hasiko den Olinpiar jokoez aritu dira. Gizonezkoen kiniela landu dute bai errepideko bai erlojuaren kontrako saioen azterketak eginda. Kinielak egiterako orduan galdu behar ez den podcast horietako bat duzue hau.