Atzo euskaldunak protagonista, poza eta pena

Jonathan Castroviejo erlojuaren kontrako saioanAtzoko egunez hiru itzuli desberdinetako hiru etapa jokatu ziren: Omango, Andaluziako eta Algarveko itzulietako etapak jokatu ziren atzo. Horietatik bitan euskaldunak protagonista izan genituen, zentzu desberdinean izan bazen ere.

Berri pozgarria Jonathan Castroviejok eman zigun erlojuaren kontrako etapan garaipena lortuta. Eta ez zen edonolako garaipena izan, izan ere Tony Martin eta Roglic espezialisten aurretik sailkatu zen. Bikain Jonathan eta zorionak! Jada erlojuaren kontrako espezialistetan puntakoa zarela garbi utzi diguzu!

Beste notizia, hau tamalgarria, Ion Izagirrek eman zigun. Gogotsu zen Andaluziako itzuliko erlojuaren kontrako saiorako aste osoan zehar erakutsitako maila ikusita. Tamalez erorikoa izan zuen eta lasterketa utzi beharrean suertatu zen ormaiztegiarra. Pena, pena galanta eragin zidan. Baina tira, ez du hausturarik, zauri harinak besterik ez. Gogoan izan bere hurrengo zita garrantzitsuagoa Paria-Niza izango duela Bahrein-Meridako liderrak. Ea ba ondo osatu eta onenenkin lehian ikusten zaigun, Ion!

Contador eta Valverde Twitter bidez 'jolasean'Amaitzeko esan Movistarrek borobildu zuela atzoko eguna Jonathanen garaipenaz gain Valverdek ere garaipena lortu baitzuen Andaluzian eta lider jarri da Contadorren aurretik segundo bakar batera bada ere. Txantxetarako tartea ere izan bazuten ere Twitter bidez, ondo bidean Valverdek eramango du bere bosgarren Andaluziako itzulia.

Argazkia: Bettini Photo eta Twitter

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.