Gaudin gailendu da atarikoan

GaudinInork gutxik esperoko zuen Gaudinek gaur lortu duen garaipena lortzea. Tropelan ere 'Besteak' multzoan genuen eta %0,1ak bakarrik aukeratu du. Hori bai, Tropelan lider jarri den premi-k zerbait bazekien.

Erlojuaren kontra ondo moldatzen da 26 urteko frantziarra. Iazko Frantziako txapelketan 8. sailkatu zen gaur bigarren sailkatu denarengandik 2:36ra. Hau Chavanel (OPQ) izan dugu, Omegako liderretako bat eta erlojuaren kontrako espezialista. Lehen hirukoteak Westrak (VCD) osatu du.

Continue reading “Gaudin gailendu da atarikoan”

#75 Tropela.net podcastak: Paris-Niza 2013. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Post honetan Axier Sukiak (@sukigalp), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki ditzakezue. Podcast honetan 2013 Paris-Nizako lasterketari errepasoa egiten diote, denboraldiko lehen kinielari begira interesgarri izan dakizukeena. Hona hemen jorratu diren gaiak:

– Tropelako kiniela: zer eman dio kinielari euskaldunen multzoa ez izateak?
– Ibilbideari errepasoa.
– Hautagaiak: zein izango dira Paris-Nizaren lehian? Faborito nagusiak ez dira lasterketa honetan izango.
– Azkarrak.
– Besteak: multzo honetan euskaldunak ere aurkitzen dira. Esprinter gutxi bertan; gehienak etapa ehiztariak.

Argazkia: letour.com

Tradiziotik ez dira aldendu

Paris-Niza lasterketako ibilbideak ez du inor aho bete hortz utzi. Aldaketa handirik ez dago, egia esan. Lehen etapa erlojupekoa izango da, baina erlojuz kontra ondo moldatzen direnentzat baino, aproposagoa izango da esprinterrentzat, hiru kilometro besterik ez baitituzte egin beharko. Hurrengo etapak nahiko lauak dira; beraz, litekeena da esprinterrek baliatu nahi izatea euren aukerak.

Continue reading “Tradiziotik ez dira aldendu”

2013 Paris-Niza: kinielaren aurkezpena

Atzo 2013 Paris-Niza lehiaketa aurkezteu genuen zuzenean. Hemen ikus dezakezue atzoko aurkezpenaren bideoa:

Eneko Garaterentzat (@egarate), Iosu Garaterentzat (@iosugarate) eta Egoitz Lizasorentzat (@elizaso) lehen aldia zen kiniela aurkezten zutela eta gainera zuzenean. Zer hobetua badagoelakoan gaude, horregatik zuen iradokizunak jaso nahiko genituzke hurrengorako zer hobetu jasotzeko. Zein da zure iritzia?

Paris-Niza lehiaketaren kinielaren aurkezpena zuzenean

TropelaGaur irekiko da 2013 Paris-Niza lehiaketaren kiniela egiteko epea gaueko 22:00etan. Guk orduerdi lehenago, 21:30etan hain juxtu, kinielaren aurkezpena egingo dugu lehen aldiz zuzenean.

Aurkezpen hau Google Hangout zerbitzuaren bidez egingo dugu eta hemen bertan jarraitu ahal izango duzue, baita gure Youtubeko kanalean eta gure Tropelaren Google+ orrialdean ere. Ea zer moduz ateratzen zaigun estreinuko ekitaldi hau!