Aurtengo Paris-Niza lasterketa sorpresaz etorri delakoan naiz. Egia da gidoitik ateratzen diren lasterketak erakargarriagoak direla, baina ados izango zarete bi egunetik bitan horrelako sorpresak izatea ez dela ohikoena.
Atzoko lehen etaparako hautagai nagusia Tony Martin (%79,9) zen, egungo erlojuaren kontrako munduko txapelduna. Egia da euria egin ziela azken txirrindulariei, baina nire ustez Tony Martin ez dago sasoian. Izan ere Wiggins (%64,9) zen beste faboritoa eta Larssonen atzetik sailkatu zen segundo bakar batera. Garbi dut euria izan ez bazen Wiggins izango zela garaile.

« Ez baditut 304.800 euro lortzen hemendik urtarrila bitartean ez dut Paris-Niza antolatuko ». Ez dira nire hitzak, jakina, Laurent Fignon zenarenak baizik. 2002ko lehen egunetan botatakoak. Txirrindulari izateari utzi eta zenbait urtetan Paris-Nizaren antolakuntzako buru izan zen Fignon, eta sarean topatutako bere adierazpenok agerian uzten dute eguzkiaren lasterketak ere laino beltz-beltzak izan zituela. Badago Paris-Nizak duela bederatzi urte jasandako estutasunak zerekin lotu, ezta? Bai, Euskal Herriko Itzuliarekin. Paris-Nizaren kasuan, UCIko orduko presidenteak Hein Verbruggek lasterketa desager ez zedin ahaleginak egingo zituztela zin egin zuen; hurrengo urtean, Frantziako Tourra antolatzen duen elkarteak hartu zuen Paris-Nizaren gidaritza.
Iban Perez (
