Post honetan Iban Perezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2016ko Paris-Niza lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:
– 2016ko denboraldiko lehen lehiaketa!
– Paris-Nizari emandako atentzioa baxua?
– Kinielari errepasoa.
– Aurten faboritoak hasieratik lasterketak lehiatzen
– Euskaldunak
Continue reading “#106 Tropela podcastak: 2016ko Paris-Niza”
Urtemugekin jarraituz, 25 urte dira
Carlos Betancur kolonbiarrak irabazi du Paris-Niza, Rui Costa munduko txapeldunaren aurretik. Joan den denboraldian lasterketa askotan ikusi genuen kakalardoa lehen postuetan, baina besoak altxatzerik ez zuen izan. Euskal Herriko Itzulian jo eta ke ibili zen Henao eta Quintana herrikideekin, besteak beste, eta Bizkaiko etapan helmugako marra gainean irabazi zion Henaok. Ardenetako klasikoetan hirugarren sailkatu zen Fleche-Wallonen eta laugarren Liejan. Italiako Giroan, beste horrenbeste. 23 urte izan arren, Nibali marrazoari, Evans eta konpainiari hortzak erakutsi zizkien; beldurrik ez, lotsarik ere ez. Etapa garaipenik ez zuen, ordea, eskuratzerik izan: hiru etapatan, bigarren. Poulidorri maiz gertatzen zitzaion bezala, onenen artean bai, baina ezin garaipena dastatu.
Sky taldeko Portek irabazi du Paris-Niza, Talansky eta Perauden aurretik. Ez dut ondorengo lerrootan Paris-Nizaren kontakizuna egiteko asmorik. Bai, ordea, irabazleari buruzko lau zertzelada eman, bi urtez itzalpean egon ostean berpiztu dela baitirudi.