Ez buru, ez hanka

Paris Niza itzuliko lehen etapa ospatu da, Saubt-Germain-en-Laye eta Nemours arteko 195 kilometrokoa azpimarratzeko zailtasunik gabekoa. Eguneko berri nagusiak sailkapen nagusiaren aldaketa, Bohuanni-ren eskuetan etapa garaipena lortu ostean. Edo izandako erorikoek batzuei lasterketa bertan behera uztea derrigortu die. Niri aldiz, beste zerbaitek deitu dit atentzioak gaurkoan.

Etapa amaitzeko 60-50 kilometroren faltan Euskalteleko Romain Sicard zihoan eguneko ihesaldian beste bi lagunekin batera. Eta aldi berean talde laranjako fitxaketako bat, Kjoan esloveniarra, gelditzen ari zen tropel nagusitik atzera.

Beraz aldi berean Euskaltel-Euskadi etaparen buruan eta azken postuan zegoen. Horrek galdera asko eragin dizkit. Etapa buruarekin hasiko naiz. Zein helbururekin bidali dute Romain Sicard eguneko ihesaldiarengatik borrokatzera? Ez al da gazte txirrindulari hau Euskaltel-Euskadiko etorkizuna eta urteko zita garrantzitsuenak borrokatuko dituena? (ziurrenik helburu motak denborarekin definituko zaizkio). Hori horrela balitz mota hauetako lehietara ikastera joan beharko luke eta ez talde baten irudia erakustera (azken finean horrelako ihesaldiak horretarako izaten baitira: marka erakusteko). Gainera argi ikusi da: iheskideak askoz gehiago ziren (LindemanVacansoleil– eta TalabardonSojasun.)

Eta orain tropel nagusiko atzeko parte horretara joango naiz. Esloveniarrak tropel nagusiko erritmoa ezin jarraitu eta hanka lurrera bota du. Badirudi arazo fisikoak izan dituela goizean goizetik eta horrek eragin du situazio horretara. Hori hala bada ulertzekoa da men egin izana. Baina hala ere galderak ere eragin dizkit situazio horrek.

IGGren helburuak edozein preziotan World Tour Taldea izatea da eta puntuekin obsesionatua dago. Gaurko estrategiak eta situazioak ez dizkio asko lagundu, ezta? Aipatu genuen orain dela hilabete batzuetako podcastean denborak epaituko duela norantza berria. Bitartean uste dut esan dezake: iraganean erabilitako estrategiak ez dira biderik egokienak munduko talde onenen artean lehiatzeko (adibidez egunero ihesaldiarengatik borrokatzea eta fisikoki gaizki dauden txirrindulariak eramatea zita garrantzitsuenetara).

Argazkia: www.euskalteleuskadi.com

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.