Sprinter handienek urtero zitarik garrantzitsuenetakoa izaten dute uztailean Frantziako Tourrean etapak irabazi eta maillot berdea lortzea helburu. Aurten gainera, atariko erlojupekorik gabe, maillot horia janzteko ametsa izango du baten batek, aurreneko etapan bete-beteko sprintik izango ez bada ere.
Hasieratik ezaguna zen Alessandro Petacchi-k utzitako hutsuneari (bere zigorra dela eta), Daniele Bennati-rena gehitu behar zaio (kasu honetan urte hasieran ere buruhausteak eman zizkion lesioak eraginda). Tom Boonen-en baja ere ia segurutzat jo daiteke, haize asko harrotu dituen gaiaren ondorioz.
Gauzak honela, eta azkeneko bi izen horiek kinieletan toki asko beteko zituzteela jakinda ere, bost esprinterren artean egin beharko du aukera partehartzaileak. Aurrenekoa Continue reading “Multzoak aztertuz (III): Azkarrak”
Iazko Tourreko garailea, indartsuena eta hirugarrena faltako dira eta gaur egun Tropelean dagoen talderik indartsuena ez dira aurtengo irteera marran izango. Horregatik esan daiteke Tourra irabaztea inoiz baino merkeago dagoela. Hori dela eta, iaz bezala, multzo honetako ziklistak protagonismo handia izango dutela esan daiteke. Aztertu ditzagun multzo honetan dauzkagun aukerak (nahiz eta oraindik ziur ez egon hauetatik nork parte hartuko duen):
Kelme-tik fitxatu zutenetik Tourrera begira jarri zuen Unzuek. Iaz besterik ez du amaitzea lortu ordea, 6. postuan. Aurretik, denok gogoratuko dugu, adibidez, Armstrong-i irabazi zion etapa Courchevel-en 2005an, edo 2006an eroriko bat medio nola joan zen etxera. Dena dela, Espainiako Itzulian erakutsi du badakiela 3 astetan topera egotea zer den: 2006an 2. postuan amaitu zuen eta 4. postuan 2004an.
Uztailaren 5a. Aste bi baino ez urteko txirrindularitza ikuskizun nagusia has dadin, dena kendu eta dena ematen duen lasterketa has dadin. Hiru astetan zehar txirrindulariek Frantziako errepideetan zehar izerdi eskerga bota beharko dute, bakoitzak aldez aurretik finkatutako helburuak bete ditzan. Batek baino gehiagok birplanteatu beharko ditu bereak lasterketak egunak kontsumitu ahala.