Dauphine, Tourrari begira

Dauphine 2007Izan ere, Tourra datorren sinonimo dira Dauphine eta Suitzako Itzulia. Gaur hasiko da, 5,6 kilometroko prologoarekin. Gero, bi etapa erraztxo, eta asteazkenean 31 km-ko erlojupekoa. Azken lau etapak, berriz, oso izen eta mendate ezagunekin: Chatillon, Joux-Plane (Morzinen amaitu), Croix de Fer (La Toussuire mendatean amaitu), eta Grenobleko etapa.

Izen handiak irteeran: Evans-Popobitx, Valverde-Pereiro, Zubeldia-Astarloza-Sanchez, Sastre, Leipheimer eta abar, eta abar. Ikusi besterik ez dago Girora talde batzuek ze ziklista eraman zituzten eta Dauphinera ze daramaten. Antzik ez!

Azken urteotan Dauphineren ezaugarri izan diren izen bi faltako dira aurtengoan: bata, Mont Ventoux mendatea; eta bestea? ‘Star list’ ikusi eta berehala asmatuko duzue…

Xantini porraren sari banaketa

Monte porra - Giroa 2008Giroa aurreko domekan bukatu zen, eta Xantini porrak sariak banatu zituen eguenean, Arrasateko Monte tabernan. Datuek berresten dute EHko porra garrantzitsuenetakoa dela: ia 17.000 euro saritan eta 600 parte-hartzaile (EHkoak eta baita kanpokoak ere).

Aurtengo lehenengo saria Hernani aldera joan da (6.924 euro), bigarrena Bizkari aldera (4.327,50 euro) eta hirugarrena Arrasaten bertan geratu da (2.160,75 euro). Laugarrenetik hamarrera bitarteko sailkatuek, berriz 432,75 euro irabazi dituzte.

Contador, Ricco, Sella, Pellizotti, Bruseghin, Zabel, Förster, Cavendish, Di Luca, Mentxov, Bennati… Hainbat ziklista egon dira besteekiko aldea markatu dutenak.

Hurrengo hitzordua Tourrean izango du porrak.

Argazkia: mondraberri.com

Euskaltel-Euskadi italiarra

Italiako GiroaAdos, izenburua nahasia eta aldrebesa da, baina 2008ko Giroan talde euskaldunak izan duen jarduera adierazi nahi dut eta beharbada kokatzeko balio digu.

Josu Agirre, Lander Aperribay, Koldo Fernandez de Larrea, Aitor Galdos, Dionisio Galparsoro, Markel Irizar, I�igo Landaluze, Alan Perez eta Ivan Velascok hartu zuten hasiera Palermoko taldekako erlojupekoan. Eta egia esan nahiko txukun hasi ziren, izan ere 22 taldetatik 20. sailkatu ziren aspaldiko taldekako erlojupekoetan ez bezala.

Italiara bidali zuten taldearen berri jakin nuenean obligazioz osatutako taldea eraman zutela pentsatu nuen eta ez zutela ezer berezirik egiteko asmorik, bizi iraun bakarrik. Eta hori da egin dutena. Bederatzi taldekideetatik laurek bakarrik amaitu dute lasterketa, Josu Agirre, Markel Irizar, Alan Perez eta Ivan Velascok hain justu. Eta hauetatik bi izen bakarrik nabarmendu zaizkigu beste taldekideen artean: Alan Perez eta Koldo Fernandez. Lehenak 6. etapan ihesaldi batean sartu eta bigarren postuan sailkatu zelako. Bera izan da aurtengo Giroan garaipenetik gertuen izan zen txirrindulari laranja. Bigarrena, berriz, sprintetan onenekin lehian aritu zelako 3. postua eskuratzeraino (13. etapan hain juxtu).

Eta gainontzekoak? Aitor Galdos 7. etapan Continue reading “Euskaltel-Euskadi italiarra”

Amaitu da 2008ko Giroa

Kamiseta Lima2008ko Tropelako bigarren lehiaketa gaur Milanon amaitu den erlojupekoarekin amaitu da. Italian Contadorrek Giroa irabazi badu, 2008ko Giroko Tropelako lehiaketa Lujanbio donostiarrak irabazi du. Berarentzat izango da Eroski-Bidaiakek eskainitako Kanariar edo Balear irletarako bidaia.

6491 puntuk eman dizkiote garaipena, bigarrenak baino 9 puntu soilik gehiago. Penatan izango da Mendi76 azpeitiarrak lehen postura heltzeko gai izan ez delako, baina espero dugu gustura hartuko duela Atxaspi Hoteleko asteburu zoragarri hori.

Podiuma MolaImperium oiartzuarrarekin osatu dute. Azken honek Ipintza-Rezola sagardotegian 4 pertsonentzako afaria irabazi du. Zorionak hirurei!! Continue reading “Amaitu da 2008ko Giroa”

Eta orain Igor Astarloa

Igor AstarloaOrain hiru aste inguru Patxi Vilaren positiboaz hitz egin beharrean aurkitu ginen. Ez dakigu Irundarraren auzia zertan den, baina bitartean, gaur Igor Astarloak “ez ohiko balioak” eman omen zituen analisi batzutan. Ondorioz, Milram taldetik kanporatua izan da.

Aurtengo Giroa korritzeko asmotan zen, baina beherakoak jota zegoela eta, lasterketa albo batera utzi zuen munduko txapeldun ohiak. Gaur dakigunez, badirudi analisi hauen emaitzen berri zuela ordurako Milram taldeak eta hori izan zela Giroan parte ez hartzeko benetako arrazoia.

Kontuak kontu, munduko txapeldun ohia, ustez dopatu denaren emaitzak izan direlakoan, Milramek taldetik baztertu eta ofizial egin du erabakia. Orain auzia abokatuen eskuetan jarri dute.

Mayo, Vila, … eta orain Astarloa. Kasu bakoitzak bere berezitasunekin, baina guztiek eztabaidara garamatzanak. Zer eta zeini sinistu behar diogu?

Argazkia: www.diegoweb.net