Nagusitasun handiz Valverde murtziarrak etapa garaipena eta liderraren mallot horia eskuratu zituen atzoko lehen etapan. Hasieran Schumacher eta gero Kirchen saiatu baziren ere, Valverdek bere bizikleta “flamantearekin” aurre hartu zien guztiei azken ehun metroetan.
Bagenekien Valverderi bukaera hau egoki zetorkiola, baina irakurri nion beharbada ez zutela nahi lehen egunean liderraren mallota eskuratzerik nahi horrek eskatzen duen arduragatik. Kontuak kontu, lehen egunean soinean jarri duela (portzierto, ez al zioten lau bat taila handiagoko mallota jantzi podiumean?). Continue reading “Murtziarra nagusi”
Amaitu da aurtengo
Azken multzo honetan, lehiaketarako interesgarriak sorta daitezkeen ezaugarri desberdineko txirrindulariak pilatzen dira. Bertan, etorkizun ederra espero zaien baina itzuli handietan oraindik ezer gutxi erakutsi duten gazte jendea, hirugarren mailako sprinterren bat, Tour hasiera polita egin ondoren – aurreneko erlojupeko baliatuta adibidez – egunero banatzen diren sailkapen orokorreko puntuak pila ditzakeen baten bat edo helmugara iristen diren ihesaldietan trebatuak diren txirrindulariekin topo egin dezakegu. Norberaren arabera gelditzen da zein nolako ezaugarriak dituzten txirrindulariak aukeratuko dituen jakitea.
Adiskide batek honako hau esan zidan: “Egoitz, nola jarri duzue euskaldunetan bi txirrindulari aukeratzeko? Garbi dago eta faborito Haimar eta Astarloza izango direla eta partehartzaile guztiek bi horiek aukeratuko dituztela. Ez zait iruditzen multzo hau erabakigarri izango denik guztiok txirrindulari berdinak hartuko baititugu”. Beharbada nire adiskideak arrazoi du eta asko izango zarete berak bezala pentsatzen duzuenak. Baina hain ziur al zaudete?