Multzoak aztertuz (II): Beste hautagaiak

Cancellara iazko prologoanIazko Tourreko garailea, indartsuena eta hirugarrena faltako dira eta gaur egun Tropelean dagoen talderik indartsuena ez dira aurtengo irteera marran izango. Horregatik esan daiteke Tourra irabaztea inoiz baino merkeago dagoela. Hori dela eta, iaz bezala, multzo honetako ziklistak protagonismo handia izango dutela esan daiteke. Aztertu ditzagun multzo honetan dauzkagun aukerak (nahiz eta oraindik ziur ez egon hauetatik nork parte hartuko duen):

OHARRA: Nire iritzi soila da eta astakeria handiak egon daitezke. Asmatu dudan ala ez Tourraren amaieran ikusi beharko.

Marzio Bruseghin

Giroan oso ondo ibili da eta sorpresa harrigarria izan da. Halere, ez dut uste Tourrean izango denik baina kasualitatez joango balitz ez nuke aukeratuko. Cunegorentzat lan egin beharko luke eta hori oso ongi egin arren puntu gutxi metatuko lituzke. Badaezpada ez aukeratu.

Fabian Cancellara

Artixta honek puntu dezente atera ditzake erlojupekoei esker. Orain, gainera, esprintak ekiditeari eta segundotxo batzuk hartuta tropelari aurre hartzeari gustua hartu dio. Bizpahiru etapa irabaziko ditu. Iaz puntu mordoxka bat atera zituen baina aurten lehen etapan prologorik ez egotea bere kaltetan izango da. Lider jartzea eta egun batzuetan mantentzea gehiago kostatuko zaio. Etapa amaieran gainsariak ez daudenez, lehen egunetan ihesaldirik ez badago 4. eguneko erlojupekoan jantzi dezake maillot hori. Noiz arte? Auskalo.

Juan Jose Cobo

VDBk esan duenez Saunier taldea nahiko galduta dabil. Hala eta guztiz, espainiar hau aurrean ibili daitekeela uste dut erregularra izatea lortzen badu. Iazko Euskal Herriko Itzulian garbi erakutsi zuen txirrindulari polita dela (baina iaz Saunier taldeko guztiek ziruditen onak). Beharbada arriskatuegia da hau aukeratzea.

Damiano Cunego

Cunego EH ItzulianItaliarrek azken urteetan ez dute ezer egin Tourrean eta aurten ere ez. Tourra burubelarri prestatu du eta aurrealdean ibiliko da baina lehen bost postuetatik nahiko urrun. Horrenbeste jendek aukeratu duenez, nire aholkua: Ez aukeratu!

Thomas Danielson

Badirudi ez doala. Bestela, oso ziklista interesgarria zen. Slipstream talde bereziko liderra izan zitekeen Zabriskierekin batera baina azkenean biek kale egingo dute Tour honetan.

Thomas Dekker

Badirudi ez doala. Bestela, gustatzen zait. Suitza edo Dauphineko etapa batzuetan maila oso txukuna eman du eta ez dut ulertzen zergatik ez dagoen Rabobank taldeko aukeratuen artean.

Stijn Devolder

Zalantza gehien sortzen dizkidan txirrindularia da. Quick Stepek aspaldian ez du horren lider sendorik izan sailkapen orokorrerako. Erlojupekoetan ongi moldatzen da eta forma onean dago. Hiru aste gehiegi izan daitezke beretzat baina aukeratu daitekeela uste dut.

Marcus Fothen

Noizbait zerbait handia egin dezakeela zioten adituek. Aurten izango al da urtea? Ezta pentsatu ere! Nik behin aukeratu nuen eta ez dut gehiago aukeratuko beste itzuli handi batean maila oso ona eman arte. Egia esateko, Gerolsteiner-eko gizonek ez dute maila onik eman urte osoan baina bere taldetik norbaitek zerbait egitekotan hori bera da.

Angel Gomez Marchante

Desagertuta dabil eta gainera azkenean Tourrera ez doala dirudi. No comment.

Vladimir Karpets

Valverde eta Pereiro Tourrean izanda alferrik da ziklista hau aukeratzea. Baztertuta. Gainera azkenean Tourreko taldetik at geratuko dela dirudi.

Kim Kirchen

Kirchen EH ItzulianAdi honekin! Iaz Tour harrigarria egin zuen (hori uste dut) eta Suitzako Itzulian ere maila oso ona eman du. Mendian eustea kostako zaio gehien baina aurtengo podiumean ikusten dut. Eta aukeraketak ikusita zuek ere ondo ibiliko delakoan zaudete.

Christophe Moreau

Ez al da erretiratu oraindik? Edozer gauza egin dezake, baina normalena beti bezala bigarren astean huts egitea eta sailkapenaren sakonean galtzea. Ez dut uste frantziarrik onena izatea ere lortuko duenik. Ez aukeratu.

Leonardo Piepoli

Giroan erori eta erretiratu zenetik ez da inon agertu, baina Saunierrek zerbait egin behar du eta egingo du. Bere eremuan, mendian, oso ondo ibiliko da. Baina sailkapen nagusian ez badu aurrean amaitzen hobe da ez hartu zure kinielarako. Hartu daiteke baina arrisku pixka bat badu.

Yaroslav Popovich

Ziklista oso ona da eta ondo ibiliko da. Kontua da, ordea, iazko emaitzak kontuan hartuta Tourra irabazteko hautagai nagusia bere taldean duela. Cadel Evans-entzat lan egin beharko al du? Hasiera batean bai.

Riccardo Ricco

Azkenean Tourrera badatorrela dirudi. Zergatik? Auskalo. Nik ez nuke hartuko ezta zoratuta ere! (Giroan hartu nuen) Polikiago pentsatuta, bere amaiera onari esker puntu batzuk pilatu ditzakeela uste dut. Halere, ez du Tourra amaituko.

Michael Rogers

Badirudi ez doala Tourrera, beraz, zalantza handi bat gutxiago. Joango balitz, mendian majo sufritzen ikusiko genuela uste dut. Eta berarekin batera sofatik sufritzeko hobe ez hartu ez?

Samuel Sanchez

Etapa baten bila doala esan du. Azken urteetan Vueltan oso emaitza onak lortu ditu eta multzo txikietarako esprintatzeko abiadura puntu polita dauka. Vuelta, ordea, ez da Tourra eta sailkapen nagusian huts egingo duela iruditzen zait. Etapa bat irabaz dezake, baina gutxi gehiago.

Schleck anaiak

Luxenburg-eko bi anaia hauek oso erregularrak dira eta Tourra lehen hamarretan amaitu dezakete. Franken esperientzia gehiago du baina Suitzan izandako erorketak ez dakit zenbaterainoko kaltea eragingo dion.

Andy ez nuen ezagutzen iazko Girora arte. Giroa bigarren amaitu ostean (bai bigarren!!) aurten Tourrera joango da. Forma onean dago eta edozertarako gai da. Bi anaiak hartzeko modukoak izan daitezke. Kontra duten gauza bakarra beraien taldekide den Sastre taldeburu bezala doala. Errepideak jarriko du bakoitza bere lekuan.Schleck anaiak

Stefan Schumacher

Ez dakit zer egiten duen multzo honetan. Gure Adituari gustatzen zaiolako izango da! Etaparen batean agertuko da baina gutxi gehiago.

Mauricio Soler

Iazko Tourra erreferentzia bezala hartuta mendian onenekin egongo dela iruditzen zait. Mendiko maillota, etapa garaipenen bat eta lehen hamarren artean amaituko du aurten ere. Hori horrela izanez gero aukeratzeko modukoa da baina Piepoli eta horrelakoekin gertatzen den bezala, ez da segurua. Kasu honetan ere, arriskatzea merezi du.

Tadej Valjavec

Giroan maila ona eman du baina ez da asko nabarmendu. Ez dut uste Tourrean askoz gehiago nabarmenduko denik. 15-20 postuen artean amaitzen badu Tourra, ondo.

David Zabriskie

Badirudi ez dela Tourrean izango. Giroan erorketa gogorra izan zuen eta ordutik desagertuta dago.

******************

Aukeraketa portzentajeak ikusita Cunego, Cancellara eta Kirchen dira multzo honetako zuen gustukoenak. Pixka bat beherago daude Scheck anaiak eta Samuel Sanchez eta hortik aurrerako guztiek %10 baino balio txikiagoa dute. Guztiak hartzeko modukoak dira, baina Piepoli eta Soler bezalako igotzaileak eta Devolder eta Cobo bezalako ziklista osoak ez nituzke ahaztuta utzi nahi.

Orain (eta lehen ere bai) zuek erabaki beharko duzue zeinen alde egiten duzuen apustu. Animo!

Argazkiak: BBC, eitb24.com, AFP, Getty Images