Frantziako Tourra 2008: ibilbidearen azterketa

Tourreko LogoaUztailaren 5a. Aste bi baino ez urteko txirrindularitza ikuskizun nagusia has dadin, dena kendu eta dena ematen duen lasterketa has dadin. Hiru astetan zehar txirrindulariek Frantziako errepideetan zehar izerdi eskerga bota beharko dute, bakoitzak aldez aurretik finkatutako helburuak bete ditzan. Batek baino gehiagok birplanteatu beharko ditu bereak lasterketak egunak kontsumitu ahala.

Aurtengo ekitaldian antolakuntzak neurri harrigarri bi hartu ditu: alde batetik, aitzin etapa ezabatu egin du, eta bestetik, taldekako erlojupekoa ere bai. Neurri hauek, noski, igotzaileek gustura asko ikusiko dituzte; beste faborito batzuek ez, ordea. Argi dago denei gustua egitea ez dela erreza.

Etapen azterketan buru belarri sartuta, eta aurretik esan bezala, aitzin etaparen hutsuneak atentzioa deitzen du. Aurten lehendabiziko etapa lineakoa izango da, eta ondobidean lehen lehoitxo horia, eta ondorioz liderraren lehen mailloa hartuko duen txirrindularia, sprinter bat izango da. 2. eta 3. etapa ere lehendabizikoaren antzekoak dira, muinotxoren bat edo besterekin, 4. mailakoak gehienbat, beraz, esprinterrak urduri ez jartzeko modukoak.

1. etapa | 2. etapa | 3. etapa

Tourra. 2008ko ibilbidea4. etapa lehen test serioa izango da sailkapen orokorra lehiatu nahi duen ororentzat, lehen erlojupekoa izango baita. Ez da luzea (29.5 km), baina denbora ateratzeko lehen parada izaki, kalteturen bat izango da. Gainera, lider aldaketa egotea oso posible da, sprinter baten bizkarretik erlojupekoan espezialista den txirrindulari baten bizkarrera, ondobidean. Egun honetan lider jartzen denak ez luke arazorik izan beharko hurrengo etapan maillotari eusteko.

5. etapa

6. etapak profil gorabeheratsua dauka, azken 50 kilometroetan bigarren mailako 2 mendaterekin, horietako bat helmuga izanik. Ia 200 kilometroko etapa izateak ere bere eragina izan dezake.

7. eta 8. etapak iheslarientzat dira aproposak, bereziki 7.a. Mendate ugari ibilbidean eta ordurako jendea denbora galduta egongo denez, aukeraren bat izan dezakete helmugaraino bidea egiteko. 8. etapa Pirinioen aurreko azken etapa izanda, sprinterrek zerbait egin nahiko dute.

7. etapa | 8. etapa

Pirinioak Bagneres de Bigorrera eramaten duen etaparekin (9. etapa) hasiko dira. Bi etapa baino ez “euskaldunon mendikatean”, eta goian bukaera bat, Hautacamen, aurretik Tourmalet famatua igo ostean (10. etapa). Bagneres de Bigorren amaitzen den etapan Peyresourde eta Aspin igoko dituzte, eta helmuga mendate hau jeitsita harrapatuko dute, beraz, jeisten trebeak diren txirrindulariek aukera izango dute etapa lehiatzeko goitik ondo igarotzen badira. Aspin mendateak oso bide estua, “sigisagatsua” eta zoru irregularra dauzka, guztiok buruan daukagun txirrindulai asturiar batentzat oso ezaugarri aproposak.

10. etapa

Lehen atseden egunera iritsi gara. Lasterketa erdi beteta izango dute puntu honetan, eta batek baino gehiagok eskertuko du egun hau.

Atseden eguna atzean utzita, 11. etapak iheslarientzat aukera aproposa eskaintzen du (etapa erdian 1. mailako Col de Portel dago), ondorengo hiru etapetan ziurrenik sprinterrek monopolioa egingo baitute.

11. etapa

12. etapa | 13. etapa | 14. etapa

Puntu honetan, Tourra Alpeetara iritsiko da, eta gune hontako lehen etapa goian bukatzen da, Prato Nevoso mendate ezezagunean. Irteeratik, Col Agnel (2744 m.) igoko dute, eta batek baino gehiagok kontrolean sartzeko arazoak izango ditu.

Bigarren atseden eguna pasata, lasterketa Jausiersera iritsiko da. Ibilbidean 2000 metrotik gorako bi mendate gainditu beharko dituzte (Col de la Lombarde eta Cime de la Bonette-Restefond), eta helmuga azken hau jaitsita aurkitzen da. Bagneres de Bigorreko etaparen oso antzekoa da hauxe.

Alpeetako eta Tourreko azken goi mailako mendi etapa Alpe D’Huezera iritsiko da. Mendate honek ez du aurkezpenik behar, baina aurretik maila bereziko Galibier eta Croix de Fer igota, etapa beldurgarri baten aurrean gaudela esatea ez da exajerazio bat. Are gehiago etapak 210.5 km dituela jakinda. Diferentziak markatzeko etaparik aproposena da, dudarik gabe, azken erlojupekoarekin batera.

15. etapa

16. etapa

17. etapa

Alpeak atzean utzita 4 etapa baino ez dira faltako. Lau hauetako lehen bietan iheslariak izango dira protagonista, etapa gorabeheratsuak baitira, eta kontuan izanda ordurako txirrindulariak oso zigortuta joango direla, normalean sprinterren taldeak ez dira inplikatuko iheslarien ehizan.

18. etapa

19. etapa

Azken aurreko etapa, 20.a, zeharo erabakigarria izango da. 53 km-ko erlojupekoa, ibilbide nahiko gozoarekin, eta espezialistentzat apropos-aproposa dena. Noski, hemendik lider bezala ateratzen denak itzulia irabaziko du, zerbait katastrofikoa gertatu ezean.

20. etapa

21. eta azken etapa betiko etapa klasikoa izango da. Champs-Elyséeseko helmugak itzulia amaitutzat emango du, ondo bidean sprint batekin.

Orokorrean antolatzaileek ibilbide konpentsatua diseinatu dutela esan daiteke: sprint ugari, goian 4 bukaera, iheslarientzat ere beta eta erlojuaren kontra 82 km. Ez da barietate faltagaitik izango!

Profilak: www.letour.fr