Eskerrik asko Lance! Eskerrik asko Landis!

A ze etapa amaiera ikusi dugun gaur! Zenbat urte horrelako etaparik ikusi gabe? Lance Armstrong amerikarrak eta bere talde “amstronautak” azken urteetan lasterketa lehen egunetik azken egunera sudur puntan jarri zaien bezala kontrolatu dute eta asko eta askok ahaztuta genuen eraso, txakalaldi eta kontraerasoz betetako txirrindularitza kaotikoa. Etapa osoa erritmo biziz egin dute, atseden hartzeko […]

Mayok Euskaltel-Euskadi utz dezake

Aurreko asteko gertakarien ostean, eta jakinda Ibanek Euskaltel-Euskadirekin duen kontratua aurten amaitzen dela, Euskaltel-Euskadi utziko duenaren zurrumurruak dabiltza batetik bestera. Segurua zen eskaintza asko izango dituela eta hauen artean Saunier-Duval taldearena da gehien entzuten ari garena. Mihi gaiztoek diotenaren arabera, Dauphineko garaipenaren ostean Mayok Matxinen taldearekin zerbait aurre hitzarturik izan dezake eta hori omen Tourra […]

Gaurkoan tropela lo

Badirudi gaurko etapan talde guztiak elkarri begira geratu direla ea nork hartuko erantzunkizuna. Bai, ez dago lider garbirik, eta taldeek ez dute behar baino indar gehiago xahutu nahi. Ondorioz, ia ordu erdiko atzerpenarekin iritsi da tropela helmugara, 29 minutu eta 57 segundura, eta lider berria dugu: Oscar Pereiro. Ni behintzat zur eta lur geratu naiz. […]

Oilarrak agertu dira!

Gaur bai, gaur azkenean Tour honetako oilarrek beraien indarrak erakutsi dituzte eta nahiz eta beraien artean eraso bortitzik ez den egon, etapa luzea eta gogorra gertatu denez azkenerako indartsuenak geratu dira buruan. Atsedenerako tarte gutxi zegoen eta tarte horietan, ordea, lasterketa ez da mantsotu. Hasieran Ag2r-ek maillot horia defendatu nahi zuelako, T-Mobilek gero, lasterketa gogortu […]

Mendiaren atarian Tropela bizi bizirik!!

Tropeleko lasterketa bizi doa. Azken 5 etapetako sailkapen nagusian patatin zumaiarra buruan izan da eta lasterketa buruari eusten dio. Are gehiago, lasterketan ikusten dugun bezala, tarte handi xamarra ateratzen dio patatinek cannibali, bizpahiru etapa lehenago jotako erasoaren fruitu. Patatinek jotako erasoa, beraz, ez da makala izan. Tropel burua, ordea, atzetik hurbildu asmoz dator eta MOXOLO […]

Nire Tourra

Tropela.net elkarteko kideek Tour-ari buruz zerbait idazteko eskatu eta ezpainari heldu diot. Behin izan naiz Frantziako Tour-ean, eta mota ezberdinetako oroitzapenak utzi zizkidan, ezpainekoa barne. 2002an joan ginen Jon Gonzalo lankidea eta biok Tour-era, irratiak bidalita. Pirinioetako etapa batera joan, eta zaletuekin egon behar genuen, bertako giroa jasoz. Hamaikagarren etapa Paun abiatu zen eta La […]

Euskal selekzioaren aldeko VI. bizikleta martxa

Urtero bezala ESAIT-ek, Euskal Selekzioaren aldeko iritzi taldeak Pirinioetan festa itzela antolatu du Frantziako Tourra Euskal Herritik pasatzen delako. Hori dela eta, Euskal Herriko mugan, Soudet gainean gune bat montatuko dute eta bertan uztailaren 11ean eta uztailaren 12an euskal giroan ongi pasatzeko aukera izango da. Egitaraua: uztailak 11 – arratsaldeko 18:00etan Euskal jaia: esait gunean […]

Gauza gutxi argitu duen erlojupekoa

Aurreko urteetan aurreneko erlojupekoak argi eta garbi uzten zuen zein txirindulariren artean izango zen Tourreko garailea. Bertan Armstrong, Ullrich eta konpañiak euren indar erakustaldiak egin eta sailkapeneko aurreneko lekuetan kokatzen ziren, askotan Paris arte bertatik mugitu ere egin gabe. Aurtengoan ez daukat hain garbi horrelakorik gertatuko denik. Landis eta batez ere Honchar, erlojupekoan beste guztien […]

Benetako Tourra hastear!

Ezin esan orain arte Tourra hasi gabe zegoenik esprint ederrak ikusteko moduan izan baikara, baina, hala ere, sailkapen nagusirako borrokarik ikusteko modurik ez zuen eskaintzen ibilbideak. Gaur erlojupeko garrantzitsu batek emango dio borroka horri hasiera. Armstrong eta Ullrich falta dira tropelean, beraz, Tourreko erlojupekoetako irabazle berri bat izan dezakegu gaurkoan, Zabriskiek iazko 19 Km-tako hasierako […]

Tour hasiera “lehorra”

Askotan Tourreko ibilbidearekin kexu azaldu izan naiz eta orain arte izan diren etapek arrazoia ematen didatela uste dut. Ez dakit zer deritzozuen zuek baina nik ez dut batere gustuko etapa baten amaiera zein izango den jakiteak. Bai, egia da esprintetan irabazle desberdinak ikusi ditugula baina ni behintzat ez nau asetzen, etapa hasieran ihesaldi bat sortuko […]