#56 Tropela.net podcastak: Euskal Herriko Itzulia 2012. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa / Flandriako Tourra

Raul Perez (@raulperezmartin), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Euskal Herriko Itzulia 2012 eta Flandriako Tourraren inguruan grabatutako podcasta duzue hemen. Podcast honetan lasterketaren ibilbideari so egiten diote eta nola ez, Euskal Herriko Itzuliaren kasuan Tropelako kinielako txirrindulariei begira gerta daitekeenaren inguruan azterketa egiten dute.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

#55 Tropela.net podcastak: Paris-Niza 2012. Errepasoa

Asier Sukia (@sukigalp), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Paris-Niza 2012aren inguruan grabatutako podcasta duzue hemen. Podcast honetan 2012ko Paris-Niza honek eman duenaren inguruko errepasoa egiten dute, baita Tropelako lehiaketak ze emaitza eman dituen ere aztertzen dute.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

Ziklistak eta turistak

Wigginsek irabazi du denboraldiko lehen itzuli garrantzitsua. Txirrindulari ingelesa, txingurrien moduan, urratsez urrats aurrera egiten ari da. Joan den urtean Dauphinen gailendu zen eta Vueltan hirugarren bukatu zuen. Aurten, beste aurrerapauso bat egin du. Wiggins ez da denboraldi batean 12-15 garaipen lor ditzakeen ziklista horietako bat, ez du zer ikusirik Gilbert, Cancellara edo Valverderekin, baina urtez urte, sona handiko garaipenak sartzen ari da zakura. Tourra? Batek daki. Joan den urtean sasoi betean iritsi zen, baina zoritxarrez lurrera erori eta agur esan behar izan zion lasterketari etapa garrantzitsuen atarian.

Wigginsek bakarrik ez. Westra holandarrak ere aipamena merezi du, bigarren bukatu baitu, eta Mendeko etapan nagusitu zen. Baita Valverdek ere; espainiarrak hirugarren bukatu du eta berak ere etapa etxeratu du. Ez dut Spilak ahaztu nahi. Paris-Nizan laugarren bukatzea bada zerbait. Esloveniar gazteak -25 urte baino ez ditu- bere burua erakutsi zuen duela bi urteko Romandiako Tourrean eta ordutik hona ez dugu kasik bere berririk izan.

Puntako ziklista askok hartu dute parte Paris-Nizan, baina horietako batzuek lehia urrutitik ikusi dute, ez dira borrokan sartu. Nork bere arrazoia izango zuen.

Continue reading “Ziklistak eta turistak”

Sanremora bidean

10 egun exkax geratzen dira urteko lehen zita garrantzitsuenerako. Egun bakarreko probetan, batzuentzat urteko garrantzitsuena. Milano-Sanremo, ia 300 kilometroz osatutako lasterketa.

Motorrak berotzeko, pare bat aste lehenago izaten da urtero Tirreno-Adriatico itzulia. Italiako bi itsasoak batzen dituen lasterketa berezia. Bertan biltzen dira urteko lehen monumentua lehiatzera doazen txirrindulari gehientsuenak, azkenengo puntua lortu nahian edo.
Continue reading “Sanremora bidean”

Oporrak Nizara bidean

Andy Shleck eta Wiggins erlojuaren kontra

Gogoan dut 2010eko Tourreko azken aurreko etapa. Andy Schleck luxenburgotarrak bakarkako erlojupekoan gauzak zail jarri zizkion Contadorri. Ikusi diogun erlojupekorik onena izan delakoan nago. Gertu izan zuen oso garaipena, eta 2011ko Tourrerako erlojupekoa gogoz hobetuko zuen promesa egin zuen.

Continue reading “Oporrak Nizara bidean”