Etxean uso, kalean otso?

Munduko txapelduna tropeleko txirrindulari azkarrena dela gutxik jartzen dute zalantzan. Giro honetan bertan, 7 bat etapa esprintean amaitu zitezkela esan zuen Cavendish-ek, baita 5 bat garaipen lortu zitzakeela ere. Momentuz kalkuluak nahiko ondo doaz, 3tik 2 zakura.

Irabazi ez duen etapa hori Danimarkan lehiatutako azkena izan zen, non Ferrari italiarrak mugimendu erratu batekin lurrera bota zuen britainiarra. Zurrunbilo mediatikoa izan da azken bi egunetan, Goss australiarrak irabazi zuela ere gutxi aipatu delarik.

Tropeleko txirrindulari askok kritika gogorrak egin dituzte italiarraren aurka, baita Cavendish berak ere. Azkenean, Ferrari-k gaur etapa hasi aurretik barkamena eskatu dio aurrez aurre. Cavendish-ek ez dio eskurik eman nahi izan ordea.

Baina Cavendish berak ere egin izan ditu maniobra arriskutsuak. Gogoan bereziki 2010an Suitzako Itzulian Haussler-i eraginiko erorketa eta lesioa. Orduan, australiarrak berak barkamena ukatu zion.

Niri pertsonalki Cavendish-en gaurko jarrera hau ez zait batere gustatu. Arrazoia izan edo ez, harrokeriaz betea izan da. Eta mundu guztiko kameren aurrean, bere zain daudela jakinik gainera, orduan eta harroago jokatu du.

Txirrindulari mediatikoa, norbait mediatikoa bada. Baina, ez al zaizkio bere aurka etorriko bai tropela eta bai zalegoa honelako portaerekin?

Argazkia: @Thisisoursport
Bideoa: lamargna