
Dakizuen moduan 2010ean hasi ginen podcastak grabatzen eta zuentzat entzungai jartzen. Harrez geroztik 38 izan dira grabatu ditugun podcastak. Orain arte ez ditugu datu hauek publiko egin.
Hemen dituzue 2012an grabatutako podcasten audientziak:
– Ardenetako Hirukotea 2012 | Ibilbidea eta txirrindulariak (2012-04-14): 608 deskarga.
– Euskal Herriko Itzulia 2012 | Errepasoa (2012-04-11): 131 deskarga.
– Euskal Herriko Itzulia 2012 | Ibilbidea eta txirrindulariak | Flandriako Tourra (2012-03-31): 469 deskarga.
– Paris-Niza 2012 | Errepasoa (2012-03-12): 146 deskarga.
– Paris-Niza 2012 | Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa (2012-03-01): 578 deskarga.
– Contador auziaren epaia (2012-02-08): 157 deskarga.
2011eko hiru podcastik entzunenak hauek izan ziren:
– Vuelta 2011 | Txirrindulariak (2011-08-06): 519 deskarga.
– Vuelta 2011 | Ibilbidea (2011-08-06): 336 deskarga.
– Giro 2011 | Txirrindulariak (2011-05-03): 370 deskarga.
Denboraldia apurka-apurka aurrera doa. Paris-Niza, Tirreno Adriatiko, Euskal Herriko Itzulia, udaberriko klasikoak. Giroaren atarian gaude jada. Eta Schlecktarren arrastorik ez dugu. Tourra itsu-itsuan prestatu nahi omen dute eta gainerako lasterketa guztiak bigarren mailakoak omen dira haientzat. Tira, espero dezagun sikiera Suitzako Itzulian haien dohainez gozatzea…
Batez ere Euskal Herriko Itzuliaren harira, han eta hemen entzun dugu Miguel Madariaga Euskaltel Euskadiren managerra. Agur kutsua izan dute bere adierazpenek, inondik ere. Talde laranjaren etorkizuna datozen hilabeteetan argituko da, baina Madariagak argi utzi du bera ez dela bertan ariko.
15:30etan hasiko gara Lieja-Bastogne-Lieja lasterketaren jarraipena egiten. Gogoratu ordua iritsi artean ez duzuela seinalerik jasoko.