Alpeetan barrena txirrindulariek bigarren etapa menditsuari aurre egin beharko diote. Perfila ikusiaz, ikusten da ez dela amaierarik gogorrenetarikoa, baina ibilbidean zehar hainbat mendate puntuagarri igo beharko dituzte, 7 hain zuzen ere. Etapako mendate garrantzitsuena, maila bereziko Col du Glandon (21.7km, 5.1%) erraldoia izango da, helmugatik 40 km-tara gaindituko dutelarik.
Argi dago ihesaldiak bere aukerak izan ditzakeela, baina Tourra amaitzeko hain gutxi geratzen delarik, sailkapen nagusiko txirrindulariek sailkapenean aurrera egitea nahiko dute eta beraz litekeena da beraien taldeek abiadura ezartzea pelotoi nagusiari. Gauzak honela, talde estrategiaren aukera jorratzeko ere etapa polita izan daiteke, Col de la Morte (3.1km, 8.4%) mendatean liderrak erasoa joaz ihesaldiko taldekideak aprobetxatzekotan. Gizon adoretsuren bat baldin bada pelotoian hori Contador (TCS) da, atzo saiatu zen urrutitik jotzen eta amaierarako, jaitsieran arazoak medio, denbora galtzen amaitu zuen. Ez gintuen batere harrituko zerbait asmatzeko intentzioa baldin balu etapa honetan ere. Hala ere MOV eta SKY bezalako talde indartsuekin ez da batere lan erraza izango. Continue reading “Aurre analisia: 18. etapa: Gap / Saint-Jean-de-Maurienne (186.5 km)”
2015eko Frantziako Tourra azken txanpan sartu da. 5 etapa geratzen dira Tourra amaitzeko, eta Pariseko etapa kenduta, beste 4 etapek bere mamia izango dute. Alpeek betidanik izan ohi duten presentzia edukiko du aurtengo edizioak ere, 4 etapa mendatetsu izango dugularik aurtengo urtean. Lehen etapa hau, bigarren atseden egunaren biharamunean dator, eta denok gogoratzen dugu lehen atseden egunaren ostean zer gertatu zen La Pierre-Saint-Martingo etapa hartan, beraz etapa garrantzitsua izan daiteke.
Hirugarren astean murgilduta jada, Frantziako Tourreko pelotoi handiak bigarren atseden egunera iristeko etapa hau gainditu beharra dauka. Beste behin, azken egunetako joera berdintsua izango du etapa honek. Oso ibilbide aproposa izango dute iheslariek arrakasta izateko, are gehiago, azken bi egunetako pelotoiaren jarrera eta abiadura ikusirik. Gapeko etapako irabazlea ihesaldian egongo delakoan gaude.
