Iban Hernandezek(@piban) eta Eneko Garatek (@egarate) grabatu dute Tropelako podcast berri hau. Bertan 2016ko Espainiako Vueltako kinielaren inguruan aritzen dira beraien iritzi eta gomendioak ematen. Kiniela egiten laguntzeko entzun beharreko podcasta.
Kategoria Artxiboak:Aurre analisia
#108 Tropela podcastak: 2016ko Flandriako Tourra
Post honetan Iban Perezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2016ko Flandriako Tourra lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:
– Moto istripu batek Demoité eraman zuen
– Zer espero dugu klasiko handi honetan?
– Kinielari errepasoa
– Euskaldunen punturik ez seguruenik
#107 Tropela podcastak: 2016ko Tirreno-Adriatikoa
Post honetan Iban Perezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2016ko Tirreno-Adriatikoa lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:
– Interesgarriagoa al da Tirreno Paris-Niza baino?
– Kinielari errepasoa
– Euskaldunak
Continue reading “#107 Tropela podcastak: 2016ko Tirreno-Adriatikoa”
Gorriz azpimarratu dute
Batzuek gorriz markatzen dute, beste batzuek borobiltzen dute. Nork bere erara nabarmentzen ditu egun garrantzitsuak poltsiko edo hormako egutegian. Bada hiru asteko itzulietan iaioak diren txirrindulari askok hori bera egin dute 2016ko abuztuaren 6arekin -biharamunean emakumezkoen txanda izango da-. Egun horretan jokatuko baita Brasilgo Olinpiar Jokoetako gizonezkoen errepideko lasterketa, Rio de Janeiron, cariocarren lurraldean. Ez da harritzekoa, izan ere, ibilbide gogorra prestatu dute. Duela lau urte, Vinokourovek Londresen urrezko domina kolkoratu zuenekoan ez bezala, Brasilen ibilbide aldapatsuari aurre egin beharko diote parte hartzaileek. Aurreneko zatian, aldapa motzak, eta bigarrenean luzeak eta gogorrak. Guztira, gainera, 253 kilometroko bide luzea, kasik amaigabea. Tourreko mendiko etapa bateko profila dirudi, alajaina. Continue reading “Gorriz azpimarratu dute”
Argia da Nibali. Argiena?
Denboraldi gorabeheratsua izan da zalantzarik gabe Nibalirena. Frantziako Tourra hasi aurretik iazkoaren antzeko ibilbidea zeraman, soilik bere herrialdeko txapelketa poltsikoan zuelarik. 2014ko prestaketa berbera, beraz. Noski, iazko Tourrean egindakoa eginez gero (4 etapa eta sailkapen nagusia) gainontzeko denak barkatuta daude.

Baina aurtengoan gauzak ez dira berak uste bezain ongi irten. Nahi baina exkaxago frantziar maldetan, lasterketa osoa ezinean ibili ondoren etapa batekin makilatu du bere partaidetza. Noski, hau ez da halako presupuestoa duen txirrindulari batentzako nahiko emaitza, eta taldeko ugazabak Espainiara bidali zuen #laVuelta (ez #LV2015) lehiatzera. Eta hara, bigarren etapan etxera, nola eta kamerek taldeko autoari eskegita harrapatu ostean.
Continue reading “Argia da Nibali. Argiena?”