Euskaldunen aukerak

Beñat IntxaustiParis-Niza eta Tirreno Adriatikoan egongo diren gure txirrindularien analisia ekarri nahi izan dizuet post honetara.

Orokorrean, sailkapen nagusiaren lehian egon beharrekoak Movistar Teameko Ion Izagirre eta Beñat Intxausti izango lirateke. Bestetik, Mikel Nieveleitzarra asteazkenean hasten den Tirrenon  liderraren luxuzko gregario lanetan arituko da.

“Eguzkiko lasterketa” deitzen den froga frantziarrean Izagirre anaietariko gazteena den Ionek Col d´Ézeko krono igoera bere alde du. 2013an 10. postuan bukatu zuen eta argi dago Euskaltelen zegoenetik hona erlojupekotan hobetuz joan dela. Continue reading “Euskaldunen aukerak”

Has dadila festa!

2014ko lehen biak Omloop Het Nieuwsblad, edo garai batean Het Volk bezala ezaguna zena, larunbat honetan ospatuko da, eta berarekin hasiko da 2015ko txirrindularitza profesional ibilaldia. Nik hala kontsideratzen dut behintzat, orain artekoak denboraldian zehar izango diren beste lasterketetako prestaketa lasterketak izan baitira (arabiar lasterketak, Andaluzia, Algarve…), eta ez helburu zehatzak.

Izan ere, udaberriko klasikoetan buru-belarri murgiltzen diren txirrindularientzat, eta batik bat harbideetan espezialista direnentzat urteko lehen helburua izan ohi da Flandriako klasikoa. Continue reading “Has dadila festa!”

#96 Tropela.net podcastak: Munduko Txapelketak 2014 gizonezkoak. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Ponferrada2014Post honetan Andoni Aranzabalek (@seiibol) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Munduko Txapelketak gizonezkoen lehiaketen ibilbideari eta kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– Ibilbideari begirada
– Kinielaren zailtasunak nabarmentzen
– Erlojuaren kontra 2 euskaldun eta errepidekoan printzipioz 3 arituko dira
– Nola egituratu kiniela?

Continue reading “#96 Tropela.net podcastak: Munduko Txapelketak 2014 gizonezkoak. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa”

#95 Tropela.net podcastak: Munduko Txapelketak 2014 emakumezkoak. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

2014_Mundiala_emakumezkoen_TTTPost honetan Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Munduko Txapelketak emakumezkoen lehiaketen ibilbideari eta kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– Ibilbideari begirada
– Vosi eta Rabobanki taldekako erlojuaren kontrako saioan gertatutakoak eragaina izango ote du gaiontzeko probetan?
– Euskaldunen puntuak banatuko al dira?
– Kinielaren azterketa multzoz multzo

Continue reading “#95 Tropela.net podcastak: Munduko Txapelketak 2014 emakumezkoak. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa”

18. etapa: Pau > Hautacam (145.5 km). Profila eta aurre analisia.

PROFIL

IBILBIDEA

Azken etapa Pirinioetan. Honen ostean sailkapen nagusia larunbateko bakarkako erlojuz kontrako proban aldatuko da (aldatu behar bada). Beraz disziplina horretan ez direnak hain espezialistak azken aukera daukate espezialistei denbora ateratzeko eta larunbatean gaur lortutako postuak mantentzeko. Etapa motza beste behin ere, 145,5 km-koa, baina bi mendate nagusien izenak irakurrita bildurra ematen dituen horietakoa: Tourmalet eta Hautacam (aurretik soilik 3. mailako bi mendate). Biak HC mailakoak, lehenak 17 km % 7,1 batez bestekoarekin, bigarrenak 13,6 km. % 7,3ko batez bestekoarekin. Dena sailkapen buruan dabiltzanen arabera gauzatuko da, postu ona lortu dezakete baina etapa garaipen bat lortzeko indarra uste badute izatea ihesaldia, gaur bezala, motzean lotuko dute.

FABORITOAK

Aipatu bezala sailkapen nagusiaren buruan dabiltzanen baitan egongo da etaparen gidoia. Batez ere Katusha taldeak motzean lotu nahiko du Joaquim Rodriguez-ek (KAT % 8,4) mendiko sailkapenaren azken lehian buru belarri egoteko, beraz zaila ihesaldiren bat iristea. Nibali (AST % 43,9) kontuan izan beharko da, sailkapen nagusia bere eskura izan arren gutxieztu dutenen aurrean azken erakustaldi bat eman ahal dezake. Eta goian esan bezala, sailkapen nagusian lehenengo hamarretan lehian daudenak ezingo ditugu ahaztu, bikote frantsesa batez ere.

*** Nibali (AST, %43,9)

** Majka (TCS % 2,3) Peraud (ALM % 4,7)

* Rodriguez (KAT % 8,4) Valverde (MOV % 47,5) Pinot (FDJ % 13,4) Bardet (ALM % 54,8)