#51 Tropela.net podcastak: Vueltako 2. atseden eguneko errepasoa

Raul Perez (@raulperezmartin), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasorek (@elizaso) 2011ko Vueltaren bigarrren atseden egun honetan orain arte gertatutakoari errepasoa egiten diote. Ondorengo gai hauek jorratzen dituzte:

Etapaz etapa garaile eta liderrei errepasoa

Cobo eta Geox taldearen protagonismoa

Euskaldunak nola ikusi ditugun

Gure Tropelan lider aldaketa:liher23

Aurreko podcastak hemen dituzu.

#50 Tropela.net podcastak: Vueltako 1. atseden eguneko errepasoa

Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasorek (@elizaso) 2011ko Vueltaren lehen atseden egun honetan orain arte gertatutakoari errepasoa egiten diote. Ondorengo gai hauek jorratzen dituzte:

Etapaz etapa garaile eta liderrei errepasoa

Salamancako erlojuaren kontrako saioak izandako eragina faboritoen artean

Euskaldunak nola ikusi ditugun

Bitxikerien atalean toponimia kontuak mintzagai

Gure Tropelari begiratuta lider doanaren kinielarekin faborito sendoa dela zalantza gutxi: luixa

Aurreko podcastak hemen dituzu.

Giroa: arrosa, laranja eta beltza

Bukatu berri zaigun Giroaren balantzeari ekingo diot lehen hamar sailkatuen aipamentxoa eginda. Podiumera igotako hirurek Giro borobila egin dutelakoan nago. Cotadorrek hiru asteko lasterketetan nekez kale egiten duela erakutsi du, beste behin –sei daramatza dagoeneko, oraindik ere ez badakigu ere klenbuterolaren auziagatik iazko Tourrari eutsiko dion edo kenduko dioten. Scarponiren lana itzalean geratu da, baina urtetik urtera koskak igotzen ari da, eta soilik Contador izan du aurretik. Nibali ere zailtzen ari da. Joan den urtean bezala podiumera igo da; Italiako zaleek, nola ez ba, maglia arrosaren lehian Contadorrengandik gertuago ikusi nahi zuten, baina marrazoak onena eman du.

Continue reading “Giroa: arrosa, laranja eta beltza”

Nevegaletik Finestrera

Asteburuan gozatu ederra hartu genuen Euskal Herriko bi txirrindularik, Igor Antonek eta Mikel Nievek, Giroko bi etapa nagusiak irabazi zituztelako. Hala ere, batek daki, beharbada gozatzeko parada gehiago izango ditugu etxeko ziklistekin. Sestriere, Aprica, Finestre… Giroaren azken txanpak ere zeresana emango du. Ea ba… Continue reading “Nevegaletik Finestrera”

Giroan, matxinadarako tarterik ez

Rujanok irabazi du Austriako Grossglockner mendatean. Venezuelako igotzaile ttikia Contadorrekin helmugaratu da. Espainiarrak aldea handitu du Nibali eta Scarponirekiko sailkapen nagusian. Igor Antonek etapa egin du; bosgarren bukatu du eta zazpigarren posturaino igo da. Bide batez, antolakuntzak jakitera eman berri du azkenean ez dutela bihar Crostis mendatea igoko arriskuagatik. Etapa, hori bai, aurreikusi bezala, Zoncolanen bukatuko da. Continue reading “Giroan, matxinadarako tarterik ez”