Oraingo honetan Euskal Herriko Itzuliaren azterketa lehiaketaren ikuspuntutik egin nahiko nuke. Joko guztietan bezala, Tropela.net lehiaketetan ere bi motako parte hartzaileak izan ohi dira. Arriskatzen dutenak eta segurura jokatzen dutenak. Beno, gero ideiarik ez dutenak ere badaude, toki guztietan bezala eta gainera denborarik dedikatu gabe Tropelaren aurrealdean ibili nahi izaten dute.
Hemen ez dago misterio gehiegirik, ordea, aurrealdean ibiltzeko txirrindularitza gertutik jarraitzea komeni da. Aurreko lasterketen emaitzak jarraitu, iazko lasterketa gogoratu, ziklisten forma punttua zaindu eta aukeraketa buruarekin egin, lasterketaren garapena nondik nora joango den imajinatuz. Hori bai, Tropelako 5.000 erabiltzaileen artean lehenengoetakoa izateko, guzti horretaz gain, lasterketako ezustekoa zein izango den ere asmatu behar da. Eta horretarako zorte apur bat, edo dezente, ere behar izaten da.
Beraz, irabazi nahi duenak, guztia asmatu behar izaten du, arriskurik gabeko ziklisten aukeraketan eta lasterketa horretako ezustekoak zein izango diren. Ikus dezagun multzoz multzo zer egin behar zen aurtengo Euskal Herriko Itzulian Tropelean lehen postuetan ibiltzeko: (txirrindularien puntuazioak ikusteko sakatu hemen eta hauen aukeraketak ikusteko sakatu hemen)
HAUTAGAI NAGUSIAK
Hautagaiek puntu asko lortu ohi dituzte eta aurten ere horrela izan da, beraz, Continue reading “Puntuak aztertzen: Ezusteko gutxi (I)”