Amildegiaren ertzean

Denbora aurrera dihoa, eta Igor Gonzalez de Galdeanoren gidaritzapean sortuko den Euskaltelen proiektu berriak oraindik galdera ikur eta hodei ilun asko aurkezten ditu etorkizun hurbilean. Victor Cabedoren zorigaiztoko istripuak une hartan bigarren maila batean utzi bazuen ere, Amets Txurruka eta Ivan Velascoren gainean hartutako erabakiak soka luze xamarra ekarri du (taldean izandako zazpi euskal txirrindulari […]

Haimar Zubeldia ere Armstrongen taldera

Amstrongek Radio Shack talde berria osatzera zihoala esan zuenean, denboraldi amaieran Haimar Zubeldiak Armstrongen taldera joan nahi zuela esan zuen. Kontu, ordea, ez zen hain erraza Astana taldearekin 2 urteko kontratua sinatua baitzuen eta zail zirudien talde aldaketa gauzatzea. Zalantzak izan ditugu gaur arte, baina gaur guztia argitu da. Radio Shack talde berriak bere taldearen […]

Iban Mayoz eta David Herrerok taldea izan dezakete

Esaten genizuen bezala, Iban Mayoz eta David Herrero talde bila zebiltzan eta badirudi hurrengo urterako taldea izan dezaketela. Donostiarraren kasuan Footon-Servetto taldea izan daiteke. Badirudi guztia hitz eginda dagoela eta ofizial egitea besterik ez dela falta. Bilbotarraren kasuan, berriz, Astana taldea izan daitekeela esan dute. Hau konfirmatuko balitz, hurrengo urtean, eta azken uneko aldaketarik ez […]

“Gizon askea naiz”

Hori da Patxi Vilari birritan entzun dioguna azken egunetan. Atzo amaitzen zitzaion testosterona sintetiko kontsumitu izangatik jarri zioten zigorra eta orain talde bila dabil. Azken berrien arabera, Patxi Vila Lampre taldeaz gain (2003az geroztik partaide izan den taldea) Astana taldearekin ere bideak ireki omen ditu. Hauek ProTourreko taldeei dagokionez, baina Kontinentalak ez ditu baztertzen. Horien […]

Deignan izan da ihesaldiari etekina atera dion txirrindularia gaurkoan

Ez nuen ezer idazteko asmorik, baina gaurko amaiera ikusi dudanean idaztea pentsatu dut. Ikusi baduzue jakingo duzue Deignan eta Kreuziger elkarrekin iritsi direla helmugara. Azken metroetan Irlandako txirrindularia gailendu da. Ez al dizue ezer gogora arazten? Niri bai eta hori izan da post hau idaztearen arrazoietako bat. Gaurkoan ihesaldia. Espero bezala 1., 2. eta 3. […]

Cancellarak ez du hutsik egin

Assenen motoen zirkuitu batean irabazi zuen Cancellarak eta motoekin konparatze nuen. Gaurkoan F1eko autoak ibiltzen diren Valentziako kaleetatik aritu dira txirrindulariak erlojuaren kontra eta oraingoan ere Cancellarak ez du areriorik izan. 49 km/h inguruko bataz besteko abiaduraz gailendu zaie gainontzeko txirrindulariei eta maillot horia berreskuratu du. Millar eta Grabsch 32 eta 36 segundotara sailkatu dira […]

Multzoen azterketa (II). Euskaldunak

Oraindik ez dago ziur zein izango diren aurtengo Euskal Herriko Itzulian parte hartuko dutenak baina behin-behineko dortsalak aztertuta euskaldun dezente izango dira 160 ziklistaz osatuko den tropelean. Iaz 20ren bat txirrindulari izan genituen eta aurtengoan bat edo beste gehiago izango direla dirudi lasterketa hasteko bi egun falta direnean. Ohikoa den bezala, txirrindulari euskaldun gehien izango […]

Herreroren garaipen ederra!

Aurreko egunetan erakutsi zuen bai garaipen goseak jota zebilela bizkaitarra; aurreko bi etapatan hirugarren postuan sailkatu eta gero, Vianako helmugan bera izan da lehena gaurkoan. Garaipen handia, batez ere ikusita nortzuri gailendu zaien: Bettini eta Luis Leon Sanchezi hain juxtu. Gustora azaldu da Karpin-Galiziako txirrindulari euskalduna komunikabideen aurrean. Dagoeneko helburua lortu duela zioen. Izan ere […]

Landaluze garaile Dauphine Liberen

Euskaltel-Euskadi Tour-aren atarian itxura hobetzen. Euskal Bizikletan Aketza Peñak podiumean sartzea lortu zuen eta David Herrerok erlojupekoan garaipena eskuratu zuen. Hau gutxi balitz, Dauphinen garaile suertatu da Iñigo Landaluze. Ez da meritu makala garaipen hau eskuratzea, izan ere taldekiderik gabe amaitu baitu lasterketa. Gogoratu lasterketa honetako tropelean Lance Armstrong bezalako txirrindulariak izan direla. Bestalde, larunbatean […]