Dakizuen bezala, aurten Londresen, Olinpiar Jokoak jokatuko dira. Hori dela eta, Donostiako Klasikoa atzeratu egin dute abuztuaren 14ra. Espainiako Vuelta, berriz, abuztuaren 18an hasiko da eta ondorioz bi lehiaketa hauek elkarrengandik oso gertu egokitzen dira. Hemen erakusten dizuegu egutegia:
1.- 2012-03-04 / 2012-03-11: Paris-Niza
2.- 2012-04-02 / 2012-04-07: Euskal Herriko Itzulia
3.- 2012-04-15 / 2012-04-22: Ardenetako Hirukotea (Amstel, Flèche Wallone eta Lieja-Bastogne-Lieja)
4.- 2012-05-05 / 2012-05-27: Italiako Giroa
5.- 2012-06-03 / 2012-06-10: Dauphine
6.- 2012-06-30 / 2012-07-22: Frantziako Tourra
7.- 2012-07-28 / 2012-08-01: Londreseko Olinpiar Jokoak ¿?
8.- 2012-08-14 / 2012-08-14: Donostiako Klasikoa ¿?
9.- 2012-08-18 / 2012-09-09: Espainiako Vuelta
10.- 2012-09-13 / 2012-09-23: Munduko Txapelketa
Hau ikusita, Tropelako kideoi zalantza sortu zaigu Olinpiar Jokoekin eta Donostiako Klasikoarekin. Zalantza horiek argitze aldera, zuei galdetzea pentsatu dugu erabakia hartzeko lagungarri izango baitzaigu. Zer irizten diozue?
(polls)
Urte berri on guztioi! 2012an sartu berri garen honetan, 2011ean Tropela.net-en blogean aipatuenak izan diren 10 postak bildu nahi izan ditugu:
Ostiralean arratsaldeko 18:30etatik aurrera ospatu genuen Tropelaren 7. sari banaketa ekitaldia. Zarauzko Merkatu plazan izan ekitaldi hau lehen aldiz eta bertan bildu ginen aurkezle lanetan aritu zen
Txirrindularitza denboraldia bukatzen ari den honetan, Tropela Elkarteak sari banaketa ekitaldia egingo du bihar, hilak 7, Zarauzko Merkatu Plazan, Torre Luzearen aurrean, 18:30ean. Martxoan abiatu zen Tropelaren denboraldia Paris-Niza lasterketarekin batera. Handik hona, Euskal Herriko Itzulia, Ardenetako Hirukotea, Italiako Giroa, Dauphine Libere, Frantziako Tourra, Donostiako Klasikoa, Espainiako Vuelta eta Munduko Txapelketan beren kinielak egin ahal izan dituzte Tropela.net-eko zaleek. Ziklismoaz gozatu ahal izan dute, euskaraz. Parte hartzaileei dagokienez, marka guztiak hautsi ditu Tropelak. Frantziako Tourrean izan dira kiniela gehien: 12.739. iPad 2a, iPod Touchak, mendi bizikletak, otarreak, kirol arropa, otorduak… Hamaika sari banatuko ditu Tropelak finen ibilitakoen artean.