2011n Tropelako blogeko 10 postik aipatuenak

Urte berri on guztioi! 2012an sartu berri garen honetan, 2011ean Tropela.net-en blogean aipatuenak izan diren 10 postak bildu nahi izan ditugu:

1. Azkoitiar selekzioa ala azkoitiko kakalardoak?

Zalantzarik ez dago. Azkoitiarrak jaun eta jabe dira Tropelan. Aurten ere urteko sailkapena ioslarrarekin irabazteaz gain, lehen 10 postuetan beste 3 azkoitiar sartu dira (txarli, txarli1 eta txarli2). 2009an eta 2010ean azkoitiar berak (joxeja) eraman zituen Tropelako bi urte horietako sailkapenak. Iaz, lehen 11 postuetan 3 azkoitiar sailkatu ziren (horien artean, txarli) eta 2009an, joxejarekin batera, txarli1 sartu zen lehen 10 postuetan. [jarraitu berri hau irakurtzen]

2. Ze majoa den Contador!!

Gaurkoan Contadorrek nabarmen utzi dio Tiralongori etapa garaipena. Bai, Contador bera da Giroko indartsuena zalantzarik gabe eta gaurko etapa irabazteko indarrak ere sobran zituen. Baina iaz bere ‘gregario’ zen Tiralongori garaipenaren bidean laguntzea erabaki du. [jarraitu berria irakurtzen]

3. “Ingurukoek” Contador errugabe izango dela agindu dute

Ez lehen txostenak ez eta bigarrenak (nire aburuz azken hau) ez dute errugabe jo Contador, inguruko medio edo pertsonai boteretsuek baizik. Hala da jaun andreok sinistu ala ez.

Isil isilik zen Pintoko txirrindularia Mallorcako Palma Arenan bere entrenamendu saioak egiten aurtengo urtean errepidean lehiatzen aritzeko asmoari jarraituz. Orduan jakin genuen Espainiako Txirrindulari Federazioak urtebeteko zigor proposamena egiten ziola. [jarraitu berria irakurtzen]

4. Contador Tourrean izango da

Hala adierazi du gaur ospatu den Alberto Contador martxaren lehen edizioan, Pinton hain zuzen ere, bere herrian.

Ni behintzat ezustean harrapatu nauen berria izan da. Berriki Giroa irabazi du nagusitasun osoz, inor bere mailara hurbildu ezinda. 13 urte pasa dira azkenekoz norbaitek Giroa eta Tourra urte berean irabazi ez zituenetik eta Contador marka hori errepikatzen saiatuko da. Bai, Pantani handia zenaren marka berdintzen saiatuko da. [jarraitu berria irakurtzen]

5. iPad 2 zoragarri bat eta iPod Touchak Tropelan!!

2011ko denboraldia hastera doa, Tropelaren 7. denboraldia izango dena hain zuzen ere. Hori dela eta aurtengoan sari bereziak jartzea erabaki dugu jarraitzaile guztiok merezi duzuelakoan baikaude: iPad 2 bat eta bi iPod Touch! Ez dira, noski, sari bakarrak izango eta gehiago biltzen goazen heinean jakin arazten joango gatzaizkizue.[jarraitu berria irakurtzen]

6. Contadorren ukabilkada

@tropela k gaur Bostoneko agerkari digital baten argazki zerrenda elkarbanatu duenean bertako argazkiak errepasatzeari ekin diot eta hau agertzen da tartean. Nik ez nuen aurretik Contadorrek eman zion kolpea ikusi ze oker ez banaiz telebistako kamerak atzetik baitzihoazen (argazkiaren atzealdean ikusten den kamera).[jarraitu berria irakurtzen]

7. Atseden eguna, gogoeta egiteko garaia

Gaur txirrindulariek Giroko itzulian lehen atseden eguna dute, hurrengoa eta azkena datorren astelehenean. Post hau idazterako orduan duda asko izan ditut hasiera nola idazteko, galderak eginez edo astea izan dena laburtuz. Bigarren bidea aukeratu dut lehena aukeratuko banu agian ez nukeelako gaur bukatuko Giro honi buruz idazten.[jarraitu berria irakurtzen]

8. Martinen aroa hasi da

Alemaniarrak kolkoratu du urrezko domina Munduko Txapelketako erlojupeko saioan. Wiggins bigarren sailkatu da eta Cancellara hirugarren. Jonathan Castroviejo ustekabeko nagusietako bat izan da, 11. postuan bukatu baitu.[jarraitu berria irakurtzen]

9. Zer gertatzen da Tropela.net-eko portzentajeekin?

Hau da askok egin duzuen galdera. Ez da harritzekoa, izan ere, Hautagai nagusien multzoan bi hautagai bakarrik daude, Contador eta Andy Schleck, eta biak A multzoan daude; nola da posible hori?[jarraitu berria irakurtzen]

10. Agur, Wouter

Italiako Giroko hirugarren etapak albiste tragiko bat utzi digu. Wouter Weylandt (Leopard Trek) 26 urteko belgiarrak, Passo del Boccoko jaitsieran eroriko larri bat izan ostean, bizia galdu du. Tentsio handiko uneak bizi izan dira errepidean, Weylandtek buruan kolpe gogor bat jasanda konortea galdu baitu eta helikopteroa iritsi bitartean lasterketako medikuek masai kardiakoa hainbat aldiz egin behar izan diote. Helikopteroak lurra hartzeko oso ingurune eskasa izaki, minutuak aurrera joan dira eta erorikotik ordubete pasata, Weylandten gorputza itzali egin da.[jarraitu berria irakurtzen]