Jarraitu Milano-Sanremo lasterketa Tropela irratian

Ondo irakurri duzu. Hurrengo larunbatean, martxoaren 17an, Milano-Sanremo klasiko famatua Tropelak eskainiko duen zuzeneko streaming bidezko saioan jarraitu ahal izango duzue. Saioari arratsaldeko 15:15etan ekingo diogu (gogoratu lasterketa 17:00ak aldera amaituko dela antolakuntzaren arabera).

Nola entzun dezaket saioa?

Continue reading “Jarraitu Milano-Sanremo lasterketa Tropela irratian”

#54 Tropela.net podcastak: Paris-Niza 2012. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Iban Perez (@piban), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Paris-Niza 2012aren inguruan grabatutako podcasta duzue hemen. Podcast honetan lasterketaren ibilbideari so egiten diote eta nola ez, Tropelako kinielako txirrindulariei begira, gerta daitekeenaren inguruan azterketa egiten dute.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

Tropela 2012 denboraldia: aldaketak

Paris-Niza lehiaketarekin Tropelaren 8. denboraldiari ekingo diogu. Denboraldi berri honetan zenbait aldaketa egingo ditugu eta ondorengo berri honetan azaldu nahi dizkizuegu.

1. Saririk ez

Aurtengo denboraldian, Tropela.net sortu genuenetik lehen aldiz, saririk ez dela izango jakinarazten dizuegu. Erabaki hau hartzearen arrazoiak bi izan dira: alde batetik, iaz zenbait erabiltzailerekin izan genuen eztabaida eta bestetik, sariak lortzeko ditugun zailtasunak. Hori guztia kontuan izanda, eta barne eztabaidaren ondoren, 2012ko denboraldian saririk ez dela izango jakinarazi nahi dizuegu. Espero dugu erabakia ulertu eta onartuko duzuela.

2. Arauak eguneratu ditugu

Tropela.net-en parte hartzeko arauak eguneratu ditugu. Aldaketa berezirik ez dugu egin, aldaketa txikiak dira eta helburua araudia argiago jartzea izan da egoera ezberdinetan zalantzarik egon ez dadin.

Araudi berriaren inguruan zalantza edo komentariorik baduzue jarri iruzkinen bat eta argituko dizuegu.

3. Londreseko Olinpiar Jokoak

Orain arte 9 lehiaketa jokatu ditugu azken denboraldietan. Aurtengoan Londresen Olinpiar Jokoak jokatzen direnez, zuei galdera egin ostean, lehiaketa berri bat gehitzea erabaki genuen. Beraz, ondo bidean, 10 lehiaketa izango ditugu aurtengo denboraldian.

Espero dugu aldaketa hauekin ados izango zaretela. Gure asmoa txirrindularitzaz gozatzen jarraitzea izango da eta aldaketa hauekin ere hala jarraituko dugulakoan gaude. Zorte on guztioi eta gozatu Tropelaren denboraldi berri honetaz!

#53 Tropela.net podcastak: Contador auziaren epaia

Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) Contador auziaren inguruko epaiaz aritu dira podcast berri honetan. Dakizuen bezala astelehenean egin zen publiko zigorra eta atzo prentsaren aurrean agertu zen Contador Riis aldamenean zuela.

Prozesua denbora luzez luzatu da azken epaia jakin den arte. Alegaziorik ezean, abuztuaren 6an itzul daiteke lehiaketara Contador. Errudun epaitzen bazuten txirrindularitza uzteko aukeraren berri ere eman zuen, baina prentsaren aurrean argi utzi du ez duela utziko.

Gaiak iritzi asko sortu ditu. Justua izan al da epaia? Errugabea al da? Zertan oinarritu dira zigortzeko? Hauek eta galdera gehiago podcastean.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

10 lehiaketa izango dira 2012an Tropela.net-en

Orain astebete inguru jarri genuen 2012rako lehiaketen inguruko galdeketa. Bertan, aurten olinpiar jokoak jokatuko direnez, Londreseko Olinpiar Jokoak ere lehiaketen artean sartzeko aukeraz galdetzen genizuen. Baina ez hori bakarrik, izan ere Olinpiar jokoak direla eta, Donostiako Klasikoa atzeratu egin dute egutegian eta horrek Vuelta eta bien artean 4 eguneko tartea besterik ez digu uzten. Ondorioz zalantza sortu zitzaigun eta egokiena zuei galdetzea zela iruditu zitzaigun. Continue reading “10 lehiaketa izango dira 2012an Tropela.net-en”