Raul Perez (@raulperezmartin), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Euskal Herriko Itzulia 2012 eta Flandriako Tourraren inguruan grabatutako podcasta duzue hemen. Podcast honetan lasterketaren ibilbideari so egiten diote eta nola ez, Euskal Herriko Itzuliaren kasuan Tropelako kinielako txirrindulariei begira gerta daitekeenaren inguruan azterketa egiten dute.
Egile Artxiboak:Tropela Elkartea
Tropelak 7 urte betetzen ditu gaur! Zorionak!!
Gaur Tropelak 7 urte betetzen ditu. Ez genuen usteko proiektua hasi genuen hartan hainbeste urte pasako genituenik esku artean dugun altxor hau zuekin elkarbanatzen! Marka handia da eta hein handi batean zuen parte hartze eta jarraipenari esker da zalantzarik gabe.
Denbora luze honetan gero eta erabiltzaile gehiago bildu gara, gero eta bisita gehiago ditugu eta gero eta lehiaketa gehiago ari gara antolatzen. Guztia doan eta euskaraz!
Eskerrik asko berriro ere gugan jarri duzuen konfiantza guztiagatik eta urte askotarako izan dadila!!
Milano-Sanremo zuzenean Tropelan!
15:15etan hasiko gara Milano-Sanremo lasterketaren jarraipena egiten.

Android mugikorretik jarraitzeko: Winamp aplikazioa
iOSetik jarraitzeko: FStream
Bi kasueta gehitu beharreko URLa: http://giss.tv:8000/tropela.mp3
Argi bide gehiago hemen.
Milano-Sanremo Tropelan jarraitzeko prest?
Orain egun batzuk aurreratu genizuen moduan, larunbat honetan jokatuko da Milano-Sanremo klasiko garrantzitsua. Tropelak lehen aldiz streaming bidez zuzenean egingo dio jarraipena eta guztiok gonbidatzen zaituztegu lasterketa gurekin jarraitzera.
Tropelak kiniela egiten ez badu ere, zuen artean galdeketatxo bat prestatzea pentsatu dugu zuen ustez aurtengo garailea zein izan daitekeen galdetzeko. Zuen iritzia jakin nahi dugu asko balio baitu!
Larunbatean galdeketa honetaz ere hitz egingo dugu gure irratsaio berezian. Irratsaioa entzun ahal izateko aurreko batean emandako azalpenak jarraitzea nahikoa izango duzue.
Irratsaioan zehar, berriz, gurekin harremanetan jarri ahal izango zarete bai Twitter (#tropela, #MSR edota @tropela) , Facebook (gure horman) edota Skype bidez (“tropela.elkartea” erabiltzailea aurkitu eta deitu). Gustura jasoko ditugu zuen galdera eta iritziak.
Gu jada larunbaterako prest gaude eta zuek ere hala izatea espero dugu!
Asier Sukia (