Tropela.net eguneratzen

Honez gero konturatuko zineten Tropela.net webgunea ez dela atzo bezalakoa. Bai, berrikuntzatxo batzuk egiten jardun dugu eta gaur berrikuntza horiek zuei eskuragarri jartzea egokitzen zitzaigun. Bagenuen gogoa aldaketa hauek zuekin elkarbanatzeko!!

Egin ditugun aldaketak zerrendatzea posible izango litzaiguke, baina hori egin beharrean nahiago izan dugu zuek zuen kabuz aldaketa horiez jabetzen joatea. Uste dugu era horretan interesgarriagoa izango dela. Hori bai, zalantzaren bat baduzue galdetu lasai eta gustura erantzungo dizuegu.

Beharbada akatsen bat ere izan daiteke aldaketen ondorioz. Akats edo arazoren batekin aurkitzen bazarete asko eskertuko genizueke gugana joko bazenute jakinarazteko. Gu ahalik eta azkarren konpontzen saiatuko gara.

Horretaz gain zuen iritzia ere jakin nahiko genuke bai aurkitzen dituzuen aldaketen inguruan baita bestelakoetan ere. Badakigu zer hobetua badugula eta bide hori egiten jarraitzen dugu, baina seguru zuen laguntzarekin errazago izango zaigula bide hori jorratzea. Beraz, ez izan zalantzarik eta idatzi lasai zuen iritzi, kexa, pentsamenduak.

Gogoan izan finean zuek zaretela proiektu hau aurrera eramaten laguntzen duzuenak, zuek emandako babesak bultzatzen baitu Tropela.

Jarraitu txirrindularitzaz gozatzen, jarraitu Tropelaz gozatzen!!!