#518 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 9. etapa

Carusok (TBV) erakustaldia emanda lortu du etapa garaipena

Ihesaldiak bide eginda, erakustaldia eman du Carusok (TBV), aurtengo Giroan podiumean izan den txirrindulari italiarrak. 70kmren faltan ihesaldiko kideei erasoa jo eta helmugaraino, sailkapen nagusiko oilarren erritmoa nahikoa izan gabe, etapa garaipena lortzeko. Gainera mendiko sailkapenean ere lider jarri da. Aipatzeko ihesaldi berean Julen Amezketa (CJR) izan dela. Sailkapen nagusiari dagokionez, Roglic (TJV) eta Mas (MOV) izan dira indartsuenak. Hautagai Nagusiko gainontzekoei dagokionez, Adam Yates (IGD) izan da Ineoseko onena gaurkoa eta Bernalek (IGD) ahuleziak erakutsi ditu. Carapaz (IGD) atzerago sailkatu da, baina guztietan okerren Mikel Landa (TBV) izan da. Murgiakoa portuaren hasieran erritmoa jarraitu ezinik lasterketa irabazteko lehiaz kanpo geratu da.

Gaurko etapak emandakoak eta etzikoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#508 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 18. etapa

Pogacarrek (UAD) beste etapa bat eta mendiko maillota poltsikoratu ditu

Ineos taldeak lan egin du tropel nagusian eta esango genuke lortu dutela helburuetako bat: Carapazen (IGD) podiumeko postua ziurtatzea Tourmaleten gora Uran (EFN) atzean geratu baita. Baina, aurreko etapan bezala, Pogacar (UAD) nagusi Vingegaard (TJV) eta Carapazen (IGD) aurretik. Gainera gaurko garaipenarekin Pogacarrek mendiko maillota ere eskuratu du. Iazkoa lortzeko bidean da esloveniarra.

Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#490 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 21. etapa

Bernalek (IGD) poltsikoratu du 2021eko Italiako Giroa

Amaitu da 2021eko Italiako Giroak eta ezustekorik gabe azken etapan, Bernalek (IGD) irabazi du aurtengo edizioa. Aldaketarik ez podiumeko postuetan gaurko etaparen ondoren, beraz, Carusok (TBV) amaitu du bigarren eta hirugarren, aldiz, Simon Yatesek (BEX). Gaurko etapan ere protagonista Ineos izan da Gannak (IGD) eman duen erakustaldiarekin beste etapa bat poltsikoratuz.

Gaurko azken etapak eman duenaren ingurukoak bildu ditu Iban Perezek (@piban) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#434 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 15. etapa

Geoghegan Hartek (IGD) etapa garaipena lortu du Giroko lehen mendiko test garrantzitsuan

2020ko Italiako Giroko 15. etapan garaipena Geoghegan Hartek (IGD) lortu du, taldearentzat 5. etapa garaipena aurrez Gannak (IGD) 3 irabazita eta Narvaezek (IGD) bat. Sailkapen nagusikoen artean indartsuen Kelderman (SUN) agertu da, baina Almeidak (DQT) galera kontrolpean izanda, arrosari eustea lortu du.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#415 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 18. etapa

Ineos horrenbeste behar zuen etapa garaipena lortu Kwiatkowski (INS) eta Carapazekin (INS)

Gaur jokatu da aurtengo Tour honetako azken mendiko etapa garrantzitsua. Bertan ihesaldi mardul bateko parte izanda, Carapaz eta Kwiatkowski (INS) helmugaratu dira elkarrekin azken honek etapa garaipena lortuz. Azpimarratzekoa Pello Bilbaoren (TBM) lana etapa lehiatzeko hauekin izan baita atzeratuta geratu den arte, eta edozein kasutan, ondoren Mikel Landari (TBM) sailkapen nagusian aurrera egiten laguntzeko ere lanean izanik. Mikel Landa (TBM) mugitu da, baina, gutxi ez izanik ere, lortu duen saria sailkapen nagusian 5. postura igotzea izan da Adam Yates (MTS) eta Urani (EF1) denbora aterata.

Biharkoak trantsizioko etapa behar luke eta ihesaldia zein esprinterren arteko lehia espero da. Sailkapen nagusikoentzat atseden eguna izango da, larunbateko erlojupeko garrantzitsurako indarrak errekuperatzeko eguna.

Hau eta gehiago duzue entzungai Egoitz Lizasoren (@elizaso) eskutik datorkizuen podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu