Lokatza garbitzeko momentua

Mathieu Van der PoelArtikulu askoren protagonista bilakatu da Mathieu Van der Poel gazte herbeheretarra. Lokatzetan lorturiko lorpenei esker maiz aipatu izan da. Hain zuzen ere, 2015ean munduko txapelduna izan zen ziklo-krosean, eta aurretik lorpen bera izan zuen junior mailan (2012 eta 2013an). Hori gutxi balitz, 2013an ere errepideko munduko txapelketa irabazi zuen, hau ere junior mailan. Continue reading “Lokatza garbitzeko momentua”

Oude-Kwaremonteko ibiltaria

Gilbert helmuga pasatzen 2017 Flandriako TourreanBalentria hitzarekin topo egiten du maiz txirrindularitzak. Txakalaldi hitzak ere. Bi horien artean ibili zen Philippe Gilbert 101. Flandriako Tourrean, eta azkenean, erakustaldia emanez lortu zuen garaipen gogoangarria. Ederki sufrituta, hori bai.

Muur Kapelmuur mitikoan hasi zen benetako lasterketa. Azken 100 kilometroetan sarturik, Tom Boonenek tropela luzatu, estutu eta bat baino gehiago ikusleak agurtzen harrapatu zuen. Horrela geratu ziren atzean kiniela guztietako bi faborito nagusiak: Greg Van Avermaet eta Peter Sagan. BMC eta Bora taldeak, hurrenez hurren, lo geratu ziren, eta minutu inguruko aldea bertan behera uzteko erre zituzten makinak. Lotto-Soudalek ere kale egin zuen, enegarrenez. Continue reading “Oude-Kwaremonteko ibiltaria”

#133 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 21. etapa

Egoitzek (@elizaso) aurtengo Tourreko azken etaparen analisia egin du. Ohiko izaten den moduan, esprintean erabaki da etapa eta bertan azkarrena Greipel (LTS) izan da Sagan (TNK) maillot berdea soinean eta Kristoffen (KAT) aurretik. SKY taldeak Froomen garaipena taldeko kideek elkar hartuta helmugako marra pasata ospatu dute.

#128 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 16. etapa

Ibanek (@piban) 2016eko Frantziako Tourraren 16. etaparen laburpena entzungai duzue podcast honetan. Saganek (TNK) gutxigatik bada ere etapa garaipena lortu du. Oraingoan bai utzi duela bigarren postua atzera!

#126 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 14. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da Frantziako Tourreko 14. etapa honen laburpena egiteaz. Cavendishek (DDD) Tour honetan lortu duen laugarren etapa garaipenaz mintzo da. Etapa honetan tropelak ihesaldia uneoro kontrolpean izan du eta espero bezala esprinta izan da.