#126 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 14. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da Frantziako Tourreko 14. etapa honen laburpena egiteaz. Cavendishek (DDD) Tour honetan lortu duen laugarren etapa garaipenaz mintzo da. Etapa honetan tropelak ihesaldia uneoro kontrolpean izan du eta espero bezala esprinta izan da.

#36 Tropela.net podcastak: 13. etaparen kronika

Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 13. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Munduko txapelduna izatearen madarikazioa Hushovdekin amaitu dela azpimarratzen dute Norvegiarra izan baita etapa garailea eta bikain baitabil aurtengo Tourrean. Roy eta Gilberten lanak mendiko eta erregulartasun mailloten duten lehiekiko ere aipatzen dituzte. Euskaldunei dagokionez, berriz, Haimar Zubeldia euskaldunen artean indartsuenak […]

2010eko taldeen analisia (V): Française des Jeux, izarrik gabe

Aurten 14. denboraldia du Marc Madiot ziklista ohiaren Française des Jeux (FDJ) taldeak. Promes frantsesen taldea izan ohi da, baina horretan baino ez dira geratzen, eta promes izatera ere ez dira heltzen. Eta horretan ari dira Frantzia aldean, ea noiz irtengo den lehen mailako ziklista bat. Iazko UCIren sailkapenean, lehenengo frantziarra Sylvain Chavanel izan zen, […]

Italiako Giroa hasi da!

Bai, atzo hasi zen, baina Tropelean gaurtik aurrera hasiko da puntuak banatzen. Hiru astetan zehar 3733 parte hartzaile izango gara lehian, batzuk Kanariar edo Balear irletako bidaia hori eskuratu nahian eta beste batzuk, nire kasuan bezala, parte hartzen ari garen tropeltxoetan aurrealdean izateko itxaropenean. Atzoko taldekako erlojupekoan SLIPSTREAM – CHIPOTLE taldeak erakustaldia eman eta Vande […]