#37 Tropela.net podcastak: 14. etaparen kronika

Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 14. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Eguneko ihesaldi handia izan den arren, garaipena tropel nagusian zen Vanendertek eskuratu du. Honenbestez Omega Pharma Lotto taldearen hirugarren garaipena da gaurko Tour honetan. Ihesaldi handi horretan Gorka Izagirre, Ruben Perez eta Xabier Zandio euskaldunak ziren. Gainera Ormaiztegikoak bere burua nabarmendu du etapan zehar.

Leopardek etapa gogortu du baina Schleck anaiek ez dute lortu etapari espero zitekeen etekina ateratzea. Samuel Sanchezek, aldiz, denbora jatea lortu du eta Contadorren aurretik da orain sailkapen nagusian. Esan bezala, gaurko etapak ez digu ezer argitu eta hori da podcast honetako kronikan solaskideek aipatzen dutena besteak beste.

Aurreko podcastak hemen dituzu.