Frantziako Tourra amaitzera doa, atzera kontua hasita dago jada. Alpeetako azken bi etapa nagusiak eta Pariseko esprint handia geratzen dira bakarrik. Podiumeko postuak finkatuta daudela dirudi, nahiz eta Nibali (AST) eta Contador (TCS) seguru saiatuko diren hurrengo bi egunetan egoera hau aldatzen.
Nahiz eta sailkapen nagusiko lehen postuak argi diruditen, top10-eko txirrindularien arteko lehia polita espero da. Gainera, mendiko sailkapena ere jokoan da oraindik, beraz suziri bat baina gehiago ikusteko gaude oraindik. Etapa hau, bereziki garrantzitsua izango da mendiko sailkapenerako, beraz, sailkapen horren lehian dauden txirrindulariak, Bardet (ALM), Rodriguez (KAT) eta Fulgsang (AST) batik bat, hobe dute ez deskuidatzea. Continue reading “Aurre analisia: 19. etapa: Saint-Jean-de-Maurienne / La Toussuire – Les Sybelles (138 km)”
2015eko Frantziako Tourra azken txanpan sartu da. 5 etapa geratzen dira Tourra amaitzeko, eta Pariseko etapa kenduta, beste 4 etapek bere mamia izango dute. Alpeek betidanik izan ohi duten presentzia edukiko du aurtengo edizioak ere, 4 etapa mendatetsu izango dugularik aurtengo urtean. Lehen etapa hau, bigarren atseden egunaren biharamunean dator, eta denok gogoratzen dugu lehen atseden egunaren ostean zer gertatu zen La Pierre-Saint-Martingo etapa hartan, beraz etapa garrantzitsua izan daiteke.
Post honetan Imanol Lluciak (
Lehen asteko etapa bihurri eta urduriak alde batean utzita, Pirinioetan sartzen da Tourra. Duda gabe, beste Tour ezberdin baten hasieran gaude. Hemendik eta Parisa bitartean etapa menditsuak bata bestearen atzean etorriko dira, eta nahiz eta etapa lasaixeagoak ere izango dituzten, etapa guztiek izango dute bere mamia. Sailkapen nagusiko oilarren txanda da, orain beraiena da hitza.