
Andaluziako Itzuliko bezperan gertatu da notizia: bere fundazioko aurkezpenean Alberto Contadorren ustez 2016an izango da azken urtea txirrinduritza profesionalean – oraindik ez dago oso garbi, komunikabide batzuen arabera “baliteke” hitza erabili baitu adierazpen horretan.
Pintokoa bere sasoi onenera itzuli den garai honetan eman du notizia. Zaletuak inoiz baino gogo handiagoarekin gaude itzuli handietako txirrindularirik onenak uztailean Frantziako Tourrean ikusteko. Ea hori horrela den eta aurten lehen aldiz 4 izugarriak Pariseraino lehiatzeko aukera duten (Contador, Froome, Quintana & Nibali). Continue reading “Contadorrek (agian) txirrindularitza utziko du”


Uztailaren 23an, Alberto Contador Tinkoff-Saxo taldeko txirrindulariak triste samar iragarri zuen ezin izango zuela Espainiako Itzulian parte hartu. Abuztuaren 14ean, ordea, baieztatu zuen irribarre batekin, eta bideo eta guzti, “La Vuelta” lasterketaren irteeran izango zela. Abuztuaren 22an, Pintoko txirrindulariak ondokoa adierazi zuen lasterketa hasi bezperan: “Ez nago prest Vuelta lehiatzeko”. Irailaren 1ean, aldiz, Contadorrek argia ikusi zuen, eta baita iritzia aldatu ere: “Orain bai esan ahal dudala irabazten saiatuko naizela”. 

Ez dakit dakizuen baina gaurko 3. etapari Juan Carlos I daraman eta Espainiako Armadako hegazkinak eramateko gai den itsasontzi erraldoitik ekin zaio. Horrela omendu nahi izan du Vueltak Espainiako Armada eta esango nuke Felipe VI.aren erregetza berria. Interesgarria, ezta?